Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarro 1 izond ipar handi samarra.

Gaur ogi porroska mokokatzera jin den izenik gabeko [xori] tarro horrek atzo eta herenegun ase eder bat eginik joana zatekeen, gizentzen ari zaidala egunetik egunera, tripazorroa. Kontrako horiek ari dute emeki emeki beren larderia hedatzen eta eskualde hortako hiri tarro bat dute beretu Kabul hiritik ez hain urrun.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 142. orr.

Etxe tarro beltzak, arbelez estaliak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 225. orr.

Bi orenetan xuxen, jantzi berezia zuen enplegatu batek kapera biluzi baten antza zeukan gela tarro batera sarrarazi gintuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Muga harri eder eta tarro batean irakurtzen dira hitz erdi trukes baina hunkigarriak: Uterga Ruta Jacobea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Hiritar multzo tarro batek bere elkarbizitza bestearekin esklaboaren zirgilu madarikatua lepoan bezala bizi beharko ez badu, [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.

2 (izen gisa, kirol mailetan) ik tarrotu 2.

Gero gazteen eskuzka finalak Arbotin 4etan: xitoak, tarroak, gaztetxoak, Baigorriko bi parerekin.  Herria   2003-07-03

Xixtera haundian Kostakoak (xitoetan), BAC (tarroetan), Kostakoak (kadetetan) xapeldun.  Herria   2004-07-22

Horiek ziren tarroen arteko bi finalerdiak.  Herria   2004-04-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus