Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jantzia ziplo tarratatu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 480. orr.
Zakurrak bere jolasetan darabiltzan oihalak hozkada batez tarratatzen dituen bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 159. orr.
Ellenen oinetan, alkandora tarrataturik eta lohiturik zuten makina bat ume zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.
Bi mahukak tarrataturik baitzeuzkan ukondoetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.
Billar jokalari zarpail batek bat-batean tapete orlegia tarratatzean nola, hala tarratatzen zen gaua, balaztaren txilioarekin batera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.
Analisiaren sobrea hartu eta mila puska txikitan tarratatu eta apurtu du. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Txartelari pusketa bat tarratatu, pusketari su eman eta harekin piztu zuen O'Connor jaunak zigarroa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.
Eskura zituen koaderno eta paperak oro tarratatzen hasi zen Isabelle, amorru biziz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 81. orr.
Bitan tarratatua izan zen argazki baten erdia. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.
Trailutzar antzeko bat zebilkion dinbi eta danba, zanpaka; mamia hezurretik tarratatu nahi zion arantza-mutur handi bat balitz bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.
Haien ontzia Erpiceko uharrietan tarratatua zen, eta berak igerian salbatu dira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.
Orduan atsekabeak, durduzadurak eta asperdurak tarratatzen zuten, beste edozein izaki antzo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.
Bozgorailuaren distortsioak haizearen ehuna tarratatu zuen, Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.
Ukondo-belaunetan adabakiz jositako galtza tarratatuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 74. orr.
Jakanarru beltza, artilezko jertse beltz tarratatua. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.
Ohean beste norbait ere egon izan balitz bezala zen, Veronicak berekin hartu izango zuen argazki tarratatuaren beste erdian. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.
Emakume bat eta gizonezko bat, Sena ertzean, sofa tarratatuan kukuturik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 86. orr.
Ez zen atrilistarik etorri estazioko horma apurtuaren orrialde zuri tarratatua pasatzera. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.