Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kaparen tarratada horrek ene estomakan tatuaje gorrasta bat ikustera uzten du. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.
Hatz zikin batez Congok tarratada luze bat seinalatu zuen bere praken belaunean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.
Berokia jantzi zuen praken atzealdeko tarratada bat estali nahairik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.
Tarratada kontu handiz josteari ekin zion oso puntada zehatzez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 480. orr.
Alkandora zahar baten tarratadak pitzatu baitzidan arima eta kristal hautsien eztenkadek erre baitzidaten barrua. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 75. orr.
Kanpin-dendakoa ireki denean ilunaren izara urratuta geratu da, tximistaren gisako tarratada batez. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 71. orr.
Atzean, lurrin eta laino tarratada zuriz marraturik, eraikin gris eta garaiek gorantz egiten zuten hodei erorien artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.
Tarratada luzeak dira, mitraileusa batek jaurtikiak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 134. orr.
Pareta zikinak mauser abandonatuak paga murritzak fusilamenduen tarratadak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 110. orr.