Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarrapataka 1 adlag arrapaladan, itsumustuan, itsumustuka. ik tarrapata 2.

Tarrapataka atera dute handik, txit estualdi larriak pasa ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 254. orr.

Geldo samar batzuetan, tarrapataka bestetan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 85. orr.

Karlos Setimo bera ere bertan erortzeko zori-zorian egon zen; eta biharamunean bertan, tarrapataka, Lantz erreka arroan gora iritsi zen Frantziako Alduderaino.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 68. orr.

Hiriburuko ospitalera eramaten zuten tarrapataka, Xarlestegi herriko auto-jabe bakarraren bi-zaldiko urdin ilunean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Lantokian tarrapataka eta hatsantua sartu nintzen, erdia egia eta erdia alegia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Bederatzi orenetan fraideak meza nagusian ziren; tarrapataka askaldua nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 11. orr.

Domenga ez zen ohartu ere Joantto hor zela, eta berriz tarrapataka igan zituen eskailerak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 189. orr.

Oiloak arranoren batengandik ihesi oilategira tarrapataka itzuli balira bezala, halaxe itzuli zitzaion pentsamendua.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 111. orr.

Murruaren kontra zaplastatzen zen, arropak tarrapataka kendu ondoan, gurutzefikatua izateko gertu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.

Erostunek liburuaren bereganatzeko hartu duten presa berarekin tarrapataka irakurriko dituztela beren etxeko egongeletan egileak idatzitakoak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 64. orr.

Ez dut besterik gogoan, eta hala ere ziur nago beste gauza asko etorri zitzaizkidala burura tarrapataka, arnasa bizkortzen zitzaidan bitartean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 28. orr.

Erranak erranik lekutu zen auzoa, tarrapataka, bat-batean gaizki obratu zuela konbentziturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.

Hori gauzak neurtuz behar zela egin, ene partetik segurik, lañoki eta sanoki, urratsa urratsaren ondotik, ez tarrapataka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

2 (izen gisa)

Eta gu okerreko etxean, deskuidatuta, gure tarrapatakan!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

3 tarrapatakan adlag tarrapataka.

-Total, tarrapatakan behar izan dugu harrapatu gure hegazkina!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tarrapataka egin (5); tarrapataka jaitsi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus