Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarrapata 1 iz zarata, zalaparta, iskanbila.

Makinaren tarrapata entzuten egon zen pixka batean gizona, eta, gero, kopia amaitzera itzuli zen berriro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 131. orr.

Tarrapatarik eta espanturik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Gauza bat ezin ukatua haatik, hoinbeste tarrapatarekin, denek Eguberri gogoan badute, ainitzek ez dutela axola handirik Eguberri hori berenaz zer den bestenaz.  Herria   2003-12-11

Esku batek ateratako tarrapata entzun zuten baserriko atean eta gaueko izaki haren eskuaren arrastoak geratu ziren betiko baserriko atean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 196. orr.

Tarrapataren ondotik, odola, malkoak eta isiltasuna.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 20. orr.

Iduri du tarrapata haundian dabiltzala gertakariak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

Etzen oraiko presa eta tarrapatarik.  Herria   2003-03-17

2 tarrapatan adlag tarrapataka.

Tarrapatan atera nintzen korridorera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.

Korapilo bat sentitu zuen zintzurrean eta tarrapatan atera zen etxetik, erditze gau hartan egin zuen bezalaxe, nehork ez zezan ikus negarrez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.

Tarrapatan mintzo zitzaigun, hats hartzeko etenik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Funtzionarioak kopeta noiznahi xukatzen zuen mokanesaz eta, elizako erlojuak bostak jotzean, puntu-puntuan, orrialdeak, lumak eta tinta-ontzia altxatzen zituen, tarrapatan lekutu aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 138. orr.

Dutxatik atera, tarrapatan xukatu eta oihala bularretatik izterretara, gorputzean inguratzen du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Ez dakit zer esanda tarrapatan alde egin nuen etxetik Marina korridorera azal zedin baino lehen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.

Hau zure azken gaua izan daitekeela oharturik, biziko gertakizun nagusiak oroitzen zaizkizu tarrapatan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

Biziaren ostikoei tarrapatan ihesik ez egiteko arma dudala tragoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

Tarrapatan ari zarete, galtza, botoi eta boten lokarriekin borroka bizian, baina denak isilean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 27. orr.

Hortakotz lukete menturaz beste diktadura bat nahiago ikusi amerikarrek Irakian, ezen-ez-eta tarrapatan xutitu demokrazia bat.  Herria   2003-12-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tarrapatan atera (3); tarrapatan janzten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus