Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dituzu ba azterketako galderak jakin nahiko tarotaren bidez, ezta? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 277. orr.
Baina tarotak ez dizu esango maiteminduko zaren edo ez... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 278. orr.
Tarot madarikatua irakurtzen jarriko zaituztet museko karta sail batekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.
Tarota irakurtzeko abildadea ei zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 218. orr.
Ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taroteko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.
Marsellako Tarotaren edizio aski garestia egin nion opari, gure ezkontzaren urtemugaren oroigarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Marseillako Tarotaren kaxa. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 56. orr.
Sutu zitzaidan: bi urte baino gehiago zuen tarotean ari gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Estazioetan gauza piloa erosten dut: abanikoak, labana txikiak, teniseko pilotak, tarot-kartak, baselizetako gidak, dalmata arrazari buruzko liburuak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 120. orr.
Fournier enpresak Arabako hiriburuan egin duen tarot karta-sorta ere ikusi ahalko da. Berria - Kultura 2004-12-23
Zeure burua ezagutzeko edozein baliabide zaizu kilikagarri, baita martingala hutsa dela sumatzen baduzu ere, berdin dio apaizen gogo-jarduna izan ala sorgin baten tarot-irakurketa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.