Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarima 1 iz zurezko plataforma, solailuari buruz goratua egoten dena.

Aurrean tarima txiki bat zegoen eta tariman mahai bat, liburukote batekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 226. orr.

Ostiralean, asteko notak banatzen zizkiguten, eta gure gelako tarima gainean jartzen ginen ilaran, onenak aurrena eta txarrenak azkena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Tarimara igo zen, gizon handi hura bere txapelarekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 227. orr.

Irakaslea, tarimatik jaitsirik, atzera-aurrera dabil mahai-ilaren artean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

2 zurezko zoladura.

Tabikeak bota, sukaldea eta komunak montatu, tarima jarri...     «Bizia lo», 2003 - 40. orr.

Lehenengo tarima jarri denean, gainean beste tarima bat jarriko da trabeska, eta iltzeekin josiko da solairuari bi geruzaren babesa emanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus