Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarifa 1 iz prezioen edo tasen taula.

A-8 autobidea Bizkaiko zatian erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifa %3,6 inguru igoko dela urtarriletik aurrera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

British Airwaysek tarifak igo ditu.  Berria - Harian   2006-04-19

Tarifa jaitsiz zihoan jende gazteen gorpuetatik atso-agureen gorpuetara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.

Bizitza-aseguruen tarifak finkatzerakoan [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 190. orr.

Enpresok eskatzen dute euren zerbitzuagatik aseguru etxeek ordaintzen duten tarifa bikoizteko.  Berria - Ekonomia   2004-08-25

Tarifa horiek baina, bitartekariek eta enpresa handiek jartzen dituzte.  Berria - Harian   2005-09-22

EDF barneko dokumentu batek, tarifa horien emendio larri bat iragartzen du heldu diren bizpahiru urtetan.  Herria   2004-11-11

Eskegi eta norberak deituz gero tarifa dei metropolitanoei dagokiena izaten da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Tarifa eta Trukeen Hitzarmen Orokorra).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jubilatuak ez direnendako tarifa doblea dela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.

-Tarifa finko estandarra eta gaueko beherapena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

Euskaltelek tarifa finkoa ezarriko du ohiko telefonian.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

ADSL, tarifa laua edo dena delakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Tarifa berriaren arabera, zergadunek batez beste %4,36 gutxiago ordainduko dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Telefonia operadoreari tarifa gehigarriko zenbakien deskonexioa eskatu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

EBk leku guztietan telefono mugikorren operadoreek tarifa bera izatea nahi du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Azken bileran gutxieneko tarifa bat ezartzea proposatu zuten garabi enpresek.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

3 (hitz elkartuetan)

Aldatu dena lehenengo minututik aurrerako tarifa sistema da.  Berria - Harian   2005-08-20

Garabi zerbitzuaren tarifa igoeraz gain 25 eurotik 50 eurora, beste eskakizun batzuk ere negoziatu behar direla ziurtatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

· Entzun duk inoiz ehorztetxeek gain-tarifak dituztela zeharkatu beharreko probintzia bakoitzeko?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tarifa gehigarriko (3)

tarifak igo (4); tarifak igotzeko (4)

tarifen igoera (7); tarifen inguruan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus