Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
target iz helburua, jomuga.
Estrategia, taktika eta «target» hitzak erabili ohi dituzte bai enpresetan, baita armadan ere. Berria - Ekonomia 2004-11-16
Agindu zioten targeta erdietsi zuen, estatubatuarren inplikazioa gerra hartan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.
Gure asmoa target edo adin-multzo nahiko zabala hartzea izan da: bi edo hiru urtetik hasi eta 17ra bitarte. Berria - Kultura 2004-10-20
Bikote hura zuen jomuga; bere target-a. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.
Ia ezinezkoa da targeteko guztiengana iristea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.