Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tardatu, tarda, tardatzen du ad berandutu.
Asko tardatuko al du? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 19. orr.
Gehiegi tardatu zuen telefonoa hartzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.
Honek hiru hilabete tardatu behar du Quitotik Managuara! Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.
Askoz kilometro gutxiago izan arren bidea oso bihurgunetsua delako eta ziur aski berdin tardatzen da. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.