Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarantulismo iz tarantularen ziztadak eragindako pozoitze egoera.

Antzinatetik animalia madarikatua izan zen tarantula eta [...] tarantulismo deitutako gaixotasunaren eragiletzat hartu izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Tarantulismoa harrapatzen zuen gaixoak tristura izugarria izaten omen zuen: malenkonia, angustia, egonezina, heriotzaren hurbiltasuna sumatzen duenaren gogo eroria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Musikoterapiako ekitaldi batean hasi beharrean dago, etenaldirik gabe tarantelak jo eta jo aritu beharko du ordutan eta ordutan, tarantulismoz jotako norbait -neska gazteren bat ia seguru- heriotzaren atzaparretatik ateratzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 17. orr.

Tarantulismoak kutsatutakoek exhibizionismorako -tarantularen helduak jasan ezinezko beroak sortzen ditu dirudienez- joera nabarmena izan ohi zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus