Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tarantula iz armiarma handia, ziztada pozoitsua duena (Lycosa tarentula).

Europako leku askotan [...] badira Lycosa generoko armiarma handi, iletsu eta saltari batzuk, Taranto inguruetan beste zenbait lekutan baino ugariagoak zirelakoan tarantula izenarekin bataiatuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Tarantulen heldua mingarria da eta armiarma hauen pozoia, neurri batean, arriskutsua izan daiteke, baina ez du eman ohi zaion adinako arriskurik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Tarantularen helduak jasan ezinezko beroak sortzen ditu dirudienez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Haur bati heldu dion tarantulari bizia barkatzen dion ontasuna da.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 44. orr.

Kalifornian ikusten diren armiarma biribil horietako bat zen, tarantularen tamainakoa gutxi gorabehera eta ia haiek bezain arriskutsua.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus