Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tarantela iz oso erritmo biziko napolitar dantza.
Sartu orduko, akordeoi baten soinua entzun nuen: txaleko gorriz jantzitako gizon bat tarantela bat jotzen ari zen lokalaren bazter batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.
Orkestrak, dantzaldiaren une batean, tarantela bat jotzeari ekin zion. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.
Etenaldirik gabe tarantelak jo eta jo aritu beharko du ordutan eta ordutan, tarantulismoz jotako norbait -neska gazteren bat ia seguru- heriotzaren atzaparretatik ateratzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 17. orr.