Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tapoi 1 iz zulo bat tapatzeko erabiltzen den gauza; bereziki, ontzien nahiz botilen ahoan sartzen den atala, haiek ixteko balio duena. ik zipotz.

Baso erdi ur edan nuen, eta botila kristalezko tapoiraino urez beteta zegoela erreparatzea gertatu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.

Istant hartan pisuren batetik kortxozko tapoi bat erori zitzaien.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 166. orr.

Botilen tapoiek salto egin zuten, eta sepia-koloreko bitsak gorantz egin zuen edontzietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

Beste tragoxka bat hartuko dut, gero tapoia jarri eta hitz egin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 33. orr.

Itsaso zakar handi batek apurka irensten nau, bainuontziko tapoia kenduta xaboiaren aparra kainerian bueltaka zurrupatua izaten dena baino bortitzago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.

Bainuontziko laurehun tapoi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Garagardo botilari eragin, tapoia kendu eta bertatik irten zen bits ugaria zurrupatu egin zuen, zarata handia ateraz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

Edozein tokitan uzten duzu beti tintontziaren tapoia!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 210. orr.

Autotik atera, gordailuaren tapoian giltza sartu, ireki eta mangeraren muturra gordailuaren ahoan sartzen dut.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

Mangera hartu, deposituko tapoia kendu eta 95 oktanokoa botatzen dudan bitartean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.

Gordailua mukuru betetzen denean mangera atera, tapoia jarri, giltzaz itxi eta dendatxora noa ordaintzera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

-Zuk nahi duzuna egizu -esan zidan-; nik belarrietako tapoiak jarri behar ditut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 102. orr.

2 bide edo hodi batetik igarotzea eragozten duen gauza.

Tapoi handi bat nuen garunaren irteeran.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 246. orr.

Konoaren hondoan metatu zen amiantoa, ate-maskor irekiaren gainean, isilpean tapoi trinko bat osatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Lucy tupustean aurkitu zen ezkaratz irteeran tapoi bat osatzen zuten dozena bat pertsonarekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 204. orr.

3 irud/hed

Zibilizazio batek bere estatu unibertsalaren barruan aginte-itxura bat mantentzen zuen bitartean, gerra-jaun barbaroek eta haien comitatus-ak, noizbehinka, arrakastaz betetzen zuten tapoi-estatuz hornitzeko zerbitzua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.

Saudi Arabiak, zeinak, praktikan, ekoizle-tapoi izatea onartu baitzuen, eta bere ekoizpena murriztu zuen prezio ofizialen mailari eutsi ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Eta horixe da gure jokaldia: Euzkadi herrialde-tapoi bihurtzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 35. orr.

4 idazteko lumetan, estalgarria.

Eskuetan zeneukan lumari tapoia kendu eta jarri, kendu eta jarri zenerabilen mugimendu urduri atergabea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.

Estilografikaren tapoia kiribiltzen ari zela txoriak ikaratu zituen bozina-hotsa entzun zuen kanpoaldean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 197. orr.

5 adkor pertsona mozkotea.

-Sarriago etorri behar dugu Gasteizera -esan zuen tapoiak, lider itxura zeukanak-.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.

6 tapoi-kentzeko iz tapoiak kentzeko tresna.

Tiraderan, lata-, poto-, ontzi-irekitzekoak, tapoi-kentzekoa, kortxo-ateratzekoa eta antzeko beste zerbait, dena tresna bakarrean, agian.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainuontziko laurehun tapoi (3)

tapoia kendu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus