Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tapizeria 1 iz tapizatzeko erabiltzen den ehuna edo kideko gaia.

Seat 600 berde ilun bat erabiltzen dik, tapizeria gorriduna.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 103. orr.

Larruzko tapizerian ezer ez jausteko kontuz jan ditu tailarinak aluminio paperezko ontzian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 122. orr.

Nire hiru besaulki sumatu nituen, puntu xehezko tapizeriaz estaliak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 405. orr.

Armairuaren tiraderak burrunba batean bota dituzte lurrera, sofaren tapizeria ere altxatu dute.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Tapizeriazko lepokoa idunaren inguruan, uhalez eutsirik, fardelek irrist egin ez zezaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Tapizeriaren leuntasunagatik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erakustoki apain bat egokitu zuen bizkortasun apartaz, zeinak, itzaletan, kolore simetrikoz egindako tapizeri lana ematen baitzuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

3 tapiz multzoa.

Ile hori ez da deusekin bat heldu, gaizki ematen die kapelei, besaulkietako kuxinei, baita atzean dituzten paretetako tapizeriari berari ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 227. orr.

Euskal-Herriko artista frangok bai-eta ere kanpoko zonbeitzuk erakutsiko dauzkigute hiru egunez beren obrak: margolanak, grafiak, zizelkadurak, mosaikuak, tapizeriak eta bertze.  Herria   2001-05-24

Gela hura handia zen, harrizko paretak eta zola Persiako tapizeria miresgarrienez estaliak ziren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

Oton I.a erromatar enperadore santuaren soldadu saxoi batek eta Bayeux-eko tapizerian irudiztaturiko zaldun normandiar batek izandako ekipamenduen artean denbora-tarte erlatiboak kalkulatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus