Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure bila etorri aurretik, gela tapizatzen aritu zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.
Alkiak tapizatzeko eta muntatzeko tailer bat. Herria 2001-03-01
Egongela beltzez tapizatua zuen, urrez brodatutako seda beltz batez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 187. orr.
Zurezko bi albo astun zituen tresnak, bakoitza metro eta hogei luze eta metro bat zabalekoak edo, betegarri lodi eta goxo batez tapizatuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Belus gorri-morez tapizatutako besaulki bigunean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 257. orr.
Bi gela alokatu zituen, bi gela ilun, gangadunak, zeta horiz tapizaturiko altzariz beteak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.
Paretetan itsatsitako tresillo belus gorriz tapizatuetan edo mahai beltzez lakatuen inguruko aulkietan. «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.
Mendiarro maldatsuak belarrez tapizaturik zeuden. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.
Itzal handiek tapizatzen zuten nolabait ganbara. ile bakar batek ere ez du iluntzen haren atsegin aldarea; honen barnealdea tapizatzen duen mintz txit leun, sentikor eta ferekatzailea emakumearen bagina barrukoaren oso antzekoa da. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.
Halako berdaje aberats eta sarriak tapizatzen du kobazuloaren sarrera. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.
Besaulki tapizatu batean eserita zegoen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Besaulkiek, sofek eta zurezko aulki tapizatuek osatzen zuten gela hartako apaindura. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.
Mahai luzearen erdian, suari bizkar emanez, beste aulki tapizatu bat dago. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.