Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tapiz (orobat tapis g.er. eta tapiza g.er.) 1 iz etxe eta jauregietan, hormen, pareten eta lurren estalgarri edo apaingarri ipintzen den oihal landua. ik alfonbra.

Zorua espartzuzko tapiz batek estaltzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Oso oihal merkeko tapiza da.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 124. orr.

Rodinen pentsalariaren jarreran zegoen ia [...] tapizaren bilbe-irazkien askotarikoari, koloreen anitzari erreparan.     «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Etxe horretan nago orain, egongelako tapizen gainean jesarrita familiakideekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.

Ohiko jarreran: aurrerantz makurtuta, begirada zoruko tapizean galdurik.     «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

Eskailera gaineko sagar-berde koloreko tapizak igogailu txiki batera zeraman.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Hormak tapizez estaliak zeuden.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.

Tapizen atzean naiz ostenduko, elkarrizketari adi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.

Tapiz osoa hartzen duen aurpegia da, ez dut uste hor behetik osorik hauteman daitekeenik.     «Kuskue tanden», 2004 - 228. orr.

Sultanaren jauregitik berrira joango zen belusik ederreneko tapiz bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 224. orr.

Tapiz batekin estaliriko kutxa moduko baten gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 223. orr.

Picassoren 'Guernica' obraren tapiz bat dago ikusgai Parisen.  Berria - Kultura   2004-01-28

Zuhaitz baten azpialdean tapiz bat zabaldu zuelarik, mutilari hurbiltzeko esan zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 258. orr.

Sortaldeko tapizez estalitako sofa-ohea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Tapiz lodi batez zolaturiko korridorearen alde bietara zabaltzen ziren gelak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 160. orr.

2 (izenondoekin)

Bazterretan kuxin ttikiak zeuzkan eta tapiz pertsiar bat zoruan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Tapiz kurdu bikainekin apaindutako paretak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 102. orr.

Gela erdian, tapiz brodatu bat eta sabairainoko ispilu handi bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

Hornidura handiak, urrezko eta zetazko oihalak, tapiz garestiak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Lurrean, ia zoru guztia estaltzen zuela, tapiz lodia, oinak leun goxo hartzen zituena.     «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.

Tapiz astun haietako batek erdi ezkutatzen zuen korridore batean barrena abiatu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

Panel labaingarrien eta tapiz zintzilikarien atzean gorderiko ateetan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.

Tapiz ilunak zeuden hormetan zintzilik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Areto luze eta arranditsu hartan ez zen tapiz edo zintzilikadura zaharkiturik ikusten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Abokatuak tapiz hondatuari so egin zion.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 124. orr.

Tapiz magiko guztiak zulatuta egongo dira, ezta?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 84. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aurrealdean zuen tapiz zatian xehetasunen bat argitu nahi balu bezala.     «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

4 irud/hed

Eguna apurka-apurka ilunduz zihoan bitartean, tapiz berdearen gainean herrixkaraino bertaraino hor-hemen inolako ordenarik gabe sakabanaturik ageri ziren urkila-formako zuhaitz zabalen itzalpean sartu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Egileak, baina, beste osagai bat jarri du lauren artean ehuntzen den tapizaren atzeko aldean: duela bi urteko martxoaren 11n kokatu du gertakizuna eta hildakoak magrebtar itxura dauka.  Berria - Kultura   2006-02-22

5 mahai tapiz

Bilarreko bolak mahai-tapiz berdearen alboak jotzen dituen bezala, hala zebilen, behin eta berriz boteka, Ruche jaunaren esaldia Jonathanen gogoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Milaka lagun ari ziren han ezbaian, erosten, saltzen, barazkiak labanekin nahastuak, mahai-tapizak era guztietako pipen ondoan...  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 61. orr.

6 oin tapiz

Alfonbraren gainean, han-hemen, espartzuzko oin-tapizak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Okin anderea bakarrik zegoela ohartu zen, pikotxean oin tapiz baten gainean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.

Oin-tapizen gainean jarrarazi zituen bikiak Maxek, eta bera handik aldaratu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

7 tapiz-saltzaile

Ez dut berraragitzean sinesten, baina sinetsiko banu, zin egingo nuke marokoar tapiz-saltzaileren bat izan zela beste bizitzaren batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

Tapiza saltzaile gisa jokatu dira Blair eta Jakes Haundia, nehork ez baitu amor eman nahi.  Herria   2005-06-23

Bai eta ez, tapiza saltzale onak dira Turkian.  Herria   2003-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tapizaren gainean (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus