Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tapete 1 iz mahai tapiza.

Gurutze txiki bat hartu zuen paretatik eta mahaitxoaren gaineko tapete gorrian utzi zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 129. orr.

Mus jokalarien tapete berdearen gainean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 33. orr.

Egun hartaz gero, arratsaldero biltzen gara adiskidea eta biok tapete baten ingurura.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

2 (billar mahaikoa)

Billar jokalari zarpail batek bat-batean tapete orlegia tarratatzean nola, hala tarratatzen zen gaua, balaztaren txilioarekin batera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

3 irud/hed

Lokomotoraren argiek ere, gauaren tapetea urratzen deneko distira bortitz eta dirdaitsua marraztuko zuten noski airean, tren gidariak siku balaztari sakatu zionean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus