Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atera aitzin, aurpegia tapatu digute. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 299. orr.
Ez tapa zuen haurren begiak, utz itzazue mamiotan zoratzen! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 257. orr.
Josebak belarriak tapatu zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.
Apezak orduan kondenatuen begiak oihal zurbailez tapatu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.
Maggyk ahoa ahurraz tapatzen zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.
Beldurtienak zutik jauzten ziren eta eskuaz sudurra tapatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.
Sudurra tapatu zuen mokanesarekin, hilotzaren ondoraino heltzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 149. orr.
Baby Suggsek eskuarekin tapatu zuen ahoa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.
Gizon hori burua tapatuta, makurtuta, polizien artean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 119. orr.
Mirari hobeto tapatu zen mantarekin. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 238. orr.
Burusiez tapatu zen eta berriro loak hartu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.
Izerditan nengoen bil-bil egina mataza baten pare mantarekin tapatuta. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.
Maitea, Jainkoarren! -erregutu zuen senarrak, emaztea estalkiaz ondo tapatzen saiatzen ari zen bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.
Aste Santuko arratsetan, eliza ilunduan, kortinak ere botata, santuak zapi morez tapatuta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.
Goizerditik eguerdi aldera, hiru bider, hodei beltz ilun itsasokoak eguzkia tapatu eta dena ilun, gaua bailitzan utzi zituen Santander aldeko bazterrak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.
Holako zerbait gertatu zitzaion Arnegiko zubi haundiari: zubipeko begiak tapatu baitziren laster, gaineko harresiak zituen eraman urak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.
Pitzadura horiek [...] zepa eta gatzarekin pasta bat eginda primeran tapatzen dituk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.
Zapatetan kartoia jarria nuen zuloa tapatzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Sendagaiekin sintomak tapatu bai, baina gaixotasuna ez da sendatzen. Berria - Harian 2005-07-02
Kanpoko zorraren tapatzeko baliatu da diru meta horren parte bat, erran nahi baita lan egin behar dugula gero eta gehiago, gero eta pobreago izaiteko. Herria 2005-09-22
Konparazione, ez daki nola tapa "Securité sociale" delakoaren ziloa bazterrak sobera kexarazi gabe. Herria 2003-11-06
Joan den urtearen kontu, Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoak ekarri behar izan dizkio 760 000 euro diru ziloaren tapatzeko. Herria 2003-03-06
Prologue bertan ere bateriak (nahiz eta pantaila akustikoa eduki babesteko) pianoak erabat tapatu zituen. Berria - Kultura 2004-08-27
Bi ahamen irentsi orduko, tapatua nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.
Denbora ilun eta zeru tapatu honekin, kamioien hats bortitzak airea hozten dit. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.
Azken minota hek dira luzeenak, gure beharri tapatuxeek senditu dute bat-batean jauste hori eta erdi-aharrosika bezalako 7atean, aho-gozoa irets, eta denak lekuratuko dira Pariserat jalgitzean. Herria 2001-10-25
Beldur latz ikaragarri batek hartua nago, hatsa tapatzen didan beldur batek. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.
Hiru presuna, kearekin hatsa tapatua bezala zutenak, segitu ospitalerat, zonbait orenen buruan jalgi direnak haatik, gerokorik gabe. Herria 2004-06-17
Badira ere hatsa tapaturik eta beroak aski joarekin hiltzen direnak! Herria 2003-08-14
ahoa tapatu (5); aurpegia tapatu (3); begiak tapatu (5); belarriak tapatu (3)
begiak tapatuta (5); burua tapatuta (3)
ahoa tapatzen (3); hatsa tapatzen (3)