Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tapa-tapa (orobat tapatapa g.er.) 1 adlag oinez ibiltzearen onomatopeia.

Tapa-tapa, segitu diat jaisten, hogei bat metroan ibili nauk behera.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

Azkeneko etxean bizi zen gizona pasatu zen etxera bidean; tapa-tapa entzun zituen haren oinotsak zementuzko espaloian.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.

Antzara aldra bat tapa-tapa atara da, karraska ta marraska, bazkarantz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Maxunek lurrean utzi eta, tapa-tapa, oinez hasi zen haurra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.

Hi atzetik hentorren, tapa-tapa niri jarraituz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 161. orr.

Eskularruak eta gorro beltza jantzita, galtzak bustita, masailak gorri-gorri, begitarte arraiarekin zetorren tapa-tapa Mandi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.

Gaurik beltzena bada ere eta tokirik galduenean zaudela ere, mandoak hutsik egin gabe, tapa-tapa,  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

2 (bestelakoen onomatopeia)

Hatz muturrez erakusmahaia tapa-tapa jotzen zuen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Hatzekin bolantea tapa-tapa jo zuen, eta inguruan zeuden arlote haietako taldetxo batera joan zitzaizkion begiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

3 (izen gisa)

Entzun nuen neure ahotsa, Park Drivetik lihoakeen ezezagun batena balitz bezala, bota iltzedunen tapa-tapaz lagundua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 79. orr.

Oin batek lurraren kontra joz egiten zuen etengabeko tapa-tapa hotsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.

4 tapa-tapa egin erabat estali.

Rottenburg aldean, ordea, irudi bat osatzen zuten giza-aingeru tipokoa, eta hura lorez eta landarez goitik behera dena tapa-tapa egin, ondo horniturik, sutan erre, eta haren gainetik egiten zuten jauzi eta salto.Behera jaitsita ikusi zituen neskak lo, utzitako leku berean, baina orain elkarri bizkar emanda, bakoitza tapa-tapa eginda mantetan, burkorantz arnasa egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus