Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena zen zuri izandakoa han, komun ontziaren tapa beltza izan ezik. «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.
Itzali du butanoa, kendu du lapikoa su gainetik, jaso du tapa... «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.
Aulki gurpilduna kutxa batera hurbildu zuen Ruche jaunak; tapa altxatu, liburu bat atera, eta hotsandiz iragarri zuen: Introductio in analysin infinitorum, Euler. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.
Ramsay jaunak erlojuaren tapa altxatu zuen ardurarik gabe. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 70. orr.
[Amak] eltzeari tapa kendu, eta aitak banpiro bat eta mila banpiro ikusi zituen bertatik ateratzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.
Gero tapa batekin ixten dituzte kanpora ez dezan inolako lurrunik bota. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.
Tintontziari tapa jarri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.
Sutondoko tapa mugitzeko erabiltzen zuen zapia pilota bat eginda zegoen Setheren eskuan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 149. orr.
Espaloian estoldako tapa altxatu egiten zela iruditu zitzaion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 122. orr.
Atauta zulora jaitsi, hormahobian sartu eta tapa betirako ixtea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.
Orduan teilatua jo zuen buruarekin, eta kutxa baten tapa balitz bezala ireki zen, eta [...] Kensington Lorategiak ikusi zituen inguruan, elurrez estalita. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.
Tapa itxita, herdoilarekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 109. orr.
Uartia, barrutik, oihuka eta tapa joka ari zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 86. orr.
Tapa birakorreko idazmahai baten aurrean eserita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.
Buxia berriak, delkoaren tapa berri bat eta beste hainbat ordezko pieza ordaindu beharko ditut. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.
Tapa laranjako liburuxka bat hartu zuen balizaren zolatik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 105. orr.
Gutako gehienok ez genuen tapa metaleztatua zuen bibliatxorik bertan, jakina. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.
Ziloka bat badagoela, barnealdetik berinaki batekin hetsirik eta kanpoaldetik burdinazko tapa batek estalia. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.
Altzairuzko tapak zintzurrean igotzen nabaritzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.
Zeru lainatuak ez du uzten erradiaziorik gerta dadin: lainoak berak ipintzen du tapa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.
Koaderno tapa-beltz baten ertza bistaratu zitzaion. «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.
Kazola-tapen burrundara, turuta-hotsak, makilen kolpeak zoruan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.
Alde bateko leiho tapak baino ez zeuden kenduak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
P. zauritu zen zaztar edukiontzi tapa bat gainera erortzean. Berria - Ekonomia 2004-07-06
Piano-tapa emeki ferekatu zuen, onespenez, musika-partitura batzuk zutik jarri zituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.
Tapako uretan sartzeak eragiten dion beldurra menderatzeko, gabarroira joaten saiatu den zenbait aldiz. «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.
Honela jarraitzen dut hogei bat metroan, honezkero tapako uretan. jar nazazu hondartzan, eta tapako uretara iritsi orduko, hasiko naiz azpian dudan leize sakon ilunaz pentsatzen. «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.
kaxaren tapa (3); tapa altxatu (7); tapa jarri (3)
leiho tapak (4)
taparik gabe (4)