Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idazteko makinak tap, tap, tap... zeure barrutik atera zaitu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.
Tap tap tap zihoan trena. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 95. orr.
Tap-tap-tap, bat datoz ur-tanten erritmoa eta nire bihotzarena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 87. orr.
Lepoak besarkatuta... emearena gora luzatuta, arraren lepo makurturantz, tap tap tap, buruak elkar jotzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.
Bere barruan, urrun-urrunean, herdoildutako ate batzuen antzeko kirrinka entzun zuen, eta ate horien atzetik tap-tap-tap sendo bat etorri zen, gauez lorik egin ezin dugunean entzuten ditugun mailukaden antzera. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 175. orr.
-Edukazio onekoa ote da zerbaitetan gailentzea? -erantzun zuen eskolako tap-tap hark. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 175. orr.
Ameriketako ingelesean, silaba azentudunaren ondorengo /t/ edo /d/ herskarien aldaera da eta tap deitzen zaio. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.
ttak edo tap dardarkari hobikarian (r) errepikaturik gertatzen diren ukituetatik bakar batez osaturiko hotsa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.