Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neo-konfuziarrak sendotasun handiagoz atxikitzen zaizkiela taoismoaren eta budismoaren ideia nagusiei taoistak eta budistak eurak baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.
Argi eta garbi aitortzen dut nola neure gaixoei eta hiesdunei erants dakiekeen adjektiboa -marxista edo kristaua, maoista edo taoista, budista edo sintoista, musulmana edo animista, materialista edo idealista, fededuna edo ateoa- hori besterik ez den enetzat: adjektibo bat. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 239. orr.
Familiak, agian jakinaren gainean egongo zarenez, sutara eman nahi izan zituen; haren albazeak, ordea -monje taoista edo budista bat-, ez zuen etsi haiek argitaratu arte. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.
Gainera, txoriak zeruan bizi dira, aingeruak eta jakintsu taoistak bezala, ezta? Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 27. orr.