Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tantrismo iz budismoaren eta hinduismoaren doktrinak osagai mistiko, magiko eta erotikoekin konbinatzen dituen erlijiozko higikundea.
Asunek, erdi hippya zenez, esan zidan Indian bazela aspaldiko denboretatik zetorren tantrismoa izeneko eskola bat, non pentsamolde filosofiko horren jarraitzaileak nirvanara iristen bide ziren isurketaren funtzioa psikeaz irmo kontrolatzearen bidez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.
Nire ahalmen ikaragarri hura eta tantrismoaren teoria nolabait lotuz, ikastaro trinkoak antolatzen hasi nintzen auzoko kultur etxean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.