Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tantra iz tantrismoari dagokion doktrina.
Guru horrek honelaxe esan zion: "Tantra vidya siddhi iritsi nahi baduk, hots, indar ezkutuen jabe egin, heure emaztea sakrifikatu behar duk". Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 195. orr.
Portuko ontzi guztien tutuak tantra askatzailean ozenduko dira orduan zure barnean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.