Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tantatxo 1 iz tanta txikia. ik tantaño.

Tanta dirdaitsu eta astunak, zeinak haitzezko zoruaren gainera zuzen-zuzen amiltzen ziren, eta mila tantatxotan lehertzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

Zilarbizia tantatxotan sublimatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Hala ere, itsasoaren kopuru osoaren aldean, ekarri horien denen batura apenas den tantatxo bat.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Berez, galio metalaren tantatxoak siliziozko gainazal baten gainean jartzean hazitako egiturak dira.  Berria - Gaiak   2004-07-01

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orduan, lotsatuta, bekokiko izerdi tantatxoak lehortu eta ulertzea besterik ez duzu desiratu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 83. orr.

Euri-tantatxoak zituen erori hurren kapelaren hegaletik zintzilik, eta gora jasoa zamarraren lepoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 176. orr.

-Zirimiria, ur-tantatxo guztiak uniformeak eta txikiak direnean, 0'5 eta 2 mm tartekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

3 irud/hed

Atseginaren eta itxaropenaren irudi liluragarriak, hilkorren engainu txit gozoak dira, eta hauengatik irensten dute zurrutada handiz gaitza, pozezko tantatxo banaka batzuekin nahastua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

4 apurtxoa.

Tendidoko lau neska-mutilak horditurik ez badira tantatxo bana falta dutela esan liteke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.

Pentsatzen dute: "Pulque tantatxo bat ekarri bagenu sikiera, ez lioke axola”.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

Esne tantatxo batekin Dionisosentzat, kafesne handia Mikelentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus