Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tantaka 1 adlag tantaz tanta.

Teiletatik tantaka isurtzen zen urak zulo bat egiten zuen patioko harean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Euri hotza tantaka jausten zitzaion lepoan behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

Bekokitik pasatu du eskua, tantaka jausten zaion izerdia kendu nahian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 57. orr.

Eta izerdia tantaka zerion lurrera, odola bezain lodi.      - 0. orr.

Dutxatu berria, itxuraz, ile ilun bustia tantaka ari zitzaion oraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Berriro butxatu dira isurbideak, ezin dugu ura jariatzen utzi, tantaka ez bada.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.

Betortz irtenetatik lerdea zerion tantaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Hortzetako pasta, tantaka baino areago, jarioka ari zitzaion ahotik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 175. orr.

2 irud/hed

Eguzki-argia lastozko kapelaren hegal batean zituen zulo txikietatik sartzen zen tantaka, neskaren begitartea bustiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Eta hormei bazirudinan murmurrak zerizkiela tantaka, artesi eta zartaduren artetik iraziko balitzaizkie bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 85. orr.

Gauak arku elektrikoek isuritako esne distiratsua birrintzen zuen, bai eta etxe-bloke ilunak gogor estutu ere, oin-hotsen durundiaz betetako kaleak argi gorriz, horiz eta berdez tantaka blaitu arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

3 apurka.

Hegazkinen bateko azken bidaiariak ari dira ateratzen tantaka, edo abioiren bateko lehenak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Bizitza tantaka, xortaka edo borborka, zetorren bezala gozatzearen aldeko suharra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Berriak, tantaka datoz orain.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.

Urtxipia informazioa tantaka ematen ari zela uste zitean biek, Soriarenganako presiobide gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Pernocta eta asteburuko paseak-eta tantaka ematen omen zituen.     «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Jo dezagun gure sexu harremanak direla auzian daudenak, azken bolada honetan tantaka baino izaten ez ditugulako.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Izerdi-tantaka, negar batean egon ohi da, adarño gajoa, egun batzuetan, lur zorua, pare-parean, tindatuta uzten duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Mateoren ardandegiaren parera iritsitakoan baretu zen Joanes, indar tantaka, hanka puntetan ia hurbildu baitzen kanpoko ateraino.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 41. orr.

• 5 iz tanta.

Hogeita bi zentimetroko zakiltzar honek mirariak egiten ditu eta neskatoa tantaka dariola joan da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

6 tantaka-tantaka adlag

Larrituta nago tantaka-tantaka prentsak ama aberriari buruz argitaratzen dituen berriekin.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 23. orr.

Dolarraren gaineko konfiantza tantaka-tantaka galtzen ari da.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izerdia tantaka (5); tantaka ari (5); tantaka ari zen (3); tantaka erakutsi (3); tantaka erortzen (5); tantaka jausten (4); tantaka tantaka (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus