Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tantai 1 iz zuhaitz garaia eta zuzena.

Han putzak zer dezakeen garbi erakusten digu hemen, arinagoa izanik, zer dagien ikusteak, hala ere tantairik garaiena sustraitik erauzten eta eraisten baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

2 (izenondo gisa)

Ni isilean geratu naiz sekuoia tantai bat besarkatu ezinik. Gora begiratu nuen, eta zuhaitz tantai hura ikusi, nire gainean kulunka. Hango zedrorik tantaienak eta zipresik bikainenak bota ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 282. orr.

Zedroa bezain tantai eta artea bezain sendo zena.  Elizen arteko biblia   Am 2,9

3 (izenondo gisa, pertsonez mintzatuz)

Santxo Osoa izeneko gizaseme tantai bat atera zen jendartetik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

Mutil tantai ederra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Hor jaio ziren antzinako erraldoi ospetsuak, gizon tantaiak, guduan trebeak.  Elizen arteko biblia   Ba 3,26

Tartean Alessandro, gazte tantai bat, ile-beltz kirrua, biolin-jotzailea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Bi gizon horietatik bata ingelesa zen, bestea frantsesa, biak ala biak tantai eta argalak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Tantaia eta gorpuzkeraz sendoa, kaskamotza halabeharrez edo borondatez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 218. orr.

Oso altua izan gabe ere, tantaia da, dotorea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 16. orr.

4 (izenondo gisa, gauzez mintzatuz)

Izotz puska tantaiaren antzera, herrari zebiltzan hiriko ozeano hotz grisean, norabiderik gabe.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.

5 (izen gisa)

Auzo herrietako batetik etorritako norbait, antza: tantai eder bat, bizarra, bibote eta guztikoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

Pagliaio-ko mendi-tontorrak, Wolkmann haitz-tantaiarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

6 adar zuzena.

Zumar-tantai oso bat burruntzi-legez sartuta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

7 masta edo kidekoa.

-Baina ba al dago, egon, oraindik, gurean zutik dirauen telegrafo-tantairik bat ere?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

Joan den astean berrezarri egin dugu telegrafo-tantaien ilara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 156. orr.

Izan ere, lantzarik eraman beharrean, tantai luzea zeramala nabaritu baitzuen, zutoihala balitz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 50. orr.

Ezkerreko eskuan sastakai luzea eta eskuinekoan tantaia harturik, hobitten zirkuluaren gainera abiatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 365. orr.

Trenbidea babesteko enbor hesian tantai bat aurkitu zuten, bestea bezain irmo jarria ez zegoena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

8 irud/hed

Enbor tantai bat atera zuen bere txilabapetik, emakumeak inondik ere izutzeko modukoa, eta ahuntzen errapeetatik bezala, bi eskuez tiraka jardun zuen, esne guztia uholdeka jeztea lortu zuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuhaitz tantai (4)

zuhaitz tantaia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus