Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tanta 1 iz forma biribila hartzen duen isurkari kupuru txikia. ik xorta.

Berriz ere eskuarekin xukatu ditu kopetako tantak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 124. orr.

Masailetatik behera zetozkion tantak txukatu zituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 201. orr.

Edontzira bost tanta bota zituen, banaka, urarekin nahas zitezen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 103. orr.

Hartzak, bada, erreakzio-gaitegitik kobre sulfato soluzioa, tanta bat bota heure azido sulfurikoan, eta horra hor erreakzioa abian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Eskola hau bukatzean edabe honen tanta batzuk emango dizkiogu zure apoari, ea zer gertatzen zaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.

Zorabioaren erdian whiskyaren azken tantak edan zituen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

Tanta bat ere ez zen edontzitik kanpora isuri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Hezetasun gehiago kondentsatu denean, pisua hartzen duenez ezin izaten dio eutsi, eta tantak erortzen hasten dira bainatzen ari direnen buruen gainera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.

Poliki-poliki, eztainua urtu egiten zen, eta tantak konketa bateko uretara amiltzen ziren karranka ozenez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

Horregatik ez zen tanten hotsa aditzen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 104. orr.

Haitzuloan goiko harriek hezetasuna izerditzen eta tantak destilatzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

Bizpahiru tanta ene izterreraino iritsi ziren eta azalean haien beroa sentitu ahal izan nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 106. orr.

Arakatzek odol-tanta gorriak isuri dituzte, eta andere-mahatsek, tinta beltzezko tantak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 154. orr.

Begi-zuloetako ubeluneetan eta masailetan behera argizarizko tantak erantsita.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.

Tantaren definizioa da merkurioa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 79. orr.

2 (izenondoekin)

Ur tanta handi, garden, beirazkoak balira bezala. Euriak gaua ekarri zuen berarekin, tanta txikietan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

Behe zuriaren gainean bi tanta ilun daude.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Tanta lodiak erortzen zitzaizkion hatzetatik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Masail bietatik tanta lodi gaziak erori zitzaizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 156. orr.

Leihoaz bestaldean bizkor erortzen ziren tanta astun lodiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 196. orr.

Lehenengo tanta geldoak baino ez ziren oraindik, baina argi nabari zen zaparrada zetorrela zeru ilun harekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 111. orr.

Euria ari zuen, tanta hotz eta garratzez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 89. orr.

Erlojuak eta segundoen frakzioak asmatu aurretik, norbaitek iturrietako tanta gogaikarri bakar eta errepikakor horren tortura nozitu ote zuen sekula?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Botoi ilara bat sortu zion sabelean, eta tanta lerro bat, haur baten marrazkiko pixa irudi, maskorrez beteriko hanka luzeen artean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Busti egiten zuten mahaietatik erortzen ziren tanta jarioek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Bizkarretik behera tanta-zorrotada geldi bat zihoakion eta ur-jauzi hotzak mahuketatik behera erortzen zitzaizkion, eskumuturrak blaituz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Ohean etzanda esna zegoen euriaren triki-traka etengabeari eta teilatu-hodien tanta-erortze txistukariari adi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Isiltasuna, artean egunerokoari zerion tintaren tanta-hots erregularra izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

Inguruan ondo begiraturik, haitzulo berriaren zirritu guztietatik irazten zen zilarbizia tanta-intzirika, garagardoa upel berrietatik bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Esku batean zatarra eta baso tanta-jario bat bestean, egonean jarraitu zuen tabernariak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euri tanta batzuk botatzen hasi da.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 40. orr.

Euri tanta batek busti ditu Abelen ezpainak. Euri tanta lodi batek atera ninduen nire soraiotasunetik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 87. orr.

Mielek bekain aldean geratu zaion izerdi tanta bat xukatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 105. orr.

Izerdi-tantak zerizkion bere buru soilari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.

Odol tanta batek belarritik lepora egin zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 375. orr.

Hitzak jaten zituela segitu zuen, listu tanta ñimiñoak jaurtika niganaino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

[Erleen] ezten-muturretan ezti-tantak kolore eztanda bihurtzen dira.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Urari kolonia-tanta batzuk botatzeko ohitura hartu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Bai, hartuko nuke, ba, beste brandy-tanta bat, Vernon.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Azken likore tanta hustu eta arrazoia eman nion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.

Edalontzian geratzen zitzaion bermut tanta hustu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.

Pozoi tanta bat irentsi duk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

Zoruan zenbait argizari tanta bota eta gero, kandela finkatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 115. orr.

Argitasun tanta bat isurtzen zen teilatuko hodietaraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

"Campary" bat, limoi-ur tanta zenbaitez bataiatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

Esku hark nire buztana inguratu eta berehala atera zitzaidan hazi-ur tanta bat.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

8 irud/hed

Bizitzaren azken tanta agortu arte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.

Bere errukiaren lehen tantak, ihintza bezala, isuri zizkielako.  Elizen arteko biblia   2 M 8,27

Beranduxko igandeko zukuari bere azken tantak hurrupatu nahi dizkiotenentzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Badirudi ikasten ari garela tanta izanik itsasoan ez galtzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 29. orr.

Heriotzaren mekanikak tanta izoztu bat isuri die bizkarrezurrean behera euskaldun zabarroi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 167. orr.

9 irud/hed (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Samurtasun tantekin aurkezten ditu trantzean dauden pertsonaiak.  Berria - Kultura   2006-02-21

Hemen umore tanta batzuk behar ditu, han dramari egin behar diozue leku.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

-Ederretik libratu gara! -esan zuen atezainak, izu tantak xukatu ezinik-.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Poesia-tanta batzuk besterik ez neuzkan han, ardo-botila on bat betetzeko bidean gutxiegi.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.

Bere paranoian antisemitismo eta neonazismo tantak nahasten ditu.  Berria - Kirola   2004-07-23

Bukatzeko nostalgia tanta bat.  Berria - Kirola   2004-06-20

Trufa tanta bat dago galdera horretan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.

Geneviève, Martin eta Teresaren ama, frantziarra zen sortzez, eta, herrian miresmen tanta batekin esaten zutenez, errusiar jatorrikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

-Baina tronua beti hor dago, Versaillesen dago! -ausartu zinen erantzuten, ironia tanta batez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 60. orr.

· Emetasun lurrin tanta bat suma zekiokeen, baina apaiz batena ere izan zitekeela erabakirik nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

10 tantoa.

Jaka horia, alkandora gorria, eta tanta urre-koloreak zituen gorbata zeramatzan arren, gaixotasun baten ondorenean bezain zuri zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 98. orr.

11 tanta bat pixka bat.

E, laguna -egin zion oihu Jacuk-, utzidak tanta bat! Bazegoen pixka bat oraindik, eta botila muturretik zupatu zuen Jacuk.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 42. orr.

Ba al duzu kafe tanta bat?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.

12 tanta-hezueri

Halaxe zen, bai: azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

13 tantaz tanta adlag

Tantaz tanta bete da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 211. orr.

Euriaren musika maite zuen, tantaz tanta sabai gainetan desegitean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Gogorregia, pisuegia zitzaiolako bakardadea, areago maitasun ezti gozoa tantaz tanta dastatu ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Beste emakume bat izan balitz, aiseago kanporatuko zuen, baina tantaz tanta dastarazi nahi izan zion etsipenaren kopa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 327. orr.

Plastikozko kadira batean gorputzari jareginda, oilo-lumen eta usteltzen ari diren sagarren kiratsaren erdian, munduarenganako bere interesa tantaz tanta husten ari zaiola sentitzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.

13 tantaz tantako izlag

Robertok eta Alainek elkarri begiratu zioten, eta gero tantaz tantako soinu gogaikarri bat sortzen zuen iturriari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 131. orr.

14 (izen gisa) ik tantakako.

Andreak dena prestatu dik: tantaz tantakoa, pixontzia, morfina-anpuluak...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken odol tanta (3); azken tanta (21); bi tanta (4); bi ur tanta (3); bost tanta (3)

esne tanta (5); esne tanta bat (3); euri tanta (29); euri tanta batek (3); euri tanta lodiak (3); hiru odol tanta (3); hiru tanta (4)

izerdi tanta (16); izerdi tanta bat (4); izerdi tanta txikiak (3); lehen tanta (4)

odol tanta (33); odol tanta bat (5); odol tanta batzuk (6); odolaren azken tanta (3); olio tanta (5)

tanta bakar (11); tanta bakar bat (6); tanta bat (86); tanta bat bera (4); tanta bat erori (6); tanta batzuk (41); tanta batzuk bota (3); tanta beltz (3); tanta bota (5)

tanta gorri (4); tanta gorriak (3); tanta guztiak (4); tanta hustu (4)

tanta isuri (3); tanta jario (4); tanta lodi (7); tanta lodiak (11); tanta lodiak erortzen (3); tanta lodiek (6)

tanta txiki (3); tanta txikiak (3); tantaz tanta (17); umore tanta (3); ur tanta (68); ur tanta bakar (3); ur tanta bat (21); ur tanta batean (3); ur tanta batzuk (5)

azken tantak (4); euri tantak (36); izerdi tantak (22); lehen tantak (7); odol tantak (10); tantak bezala (3); tantak erortzen (8); tantak ikusi (3); tantak nahasten (3); tantak xukatzeko (3); ur tantak (21)

azken tantaraino (3)

alkohol tantarik (8); ardo tantarik (4); euri tantarik (3); izerdi tantarik (4); odol tantarik (6); tantarik ere ez (3); tantarik ez (12); tantarik gabe (4); ur tantarik (5)

tantaz tanta (17)

euri tantek (12); izerdi tantek (4); ur tantek (6)

euri tanten (5); ur tanten (11); ur tanten hotsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus