Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tanpez adlag bat-batean.

Gizonak Maianaren solasa tanpez mozten zuen, eta isiltasun pisuaz lehertuak elkarri bizkarrez pausatzen ziren, mende laurden hartan zegiten eran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Bisaia tanpez ilundu zuen, oinaztura bat doi-doia zeru oskarbi batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Irrika tanpez desagertu zitzaion, eta haren ordez, matelak sutan sentitu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Zuk tanpez galdatu eta nik segidan baietz erran!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.

Tanpez isildu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

Farola birakari bat piztu berria zen ene eskuinera, ondoko lur-muturrean; distiratzen zuen, gero itzali, gero tanpez arrapiztu eta argi izarniatsu bat jaurtitzen zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Orduan du Garazi alderat zoan auto batek tanpez jo, eta bide bazterreko arroilarat bota.  Herria   2004-12-30

Bat-batean, tanpez gelditu, Daniri begiratu eta esaten du: [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 82. orr.

Tanpez iratzartzen zen, izerdi eta hatsanka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.

Supituki joan da, 69 urtetan, bihotzak tanpez huts eginik, Roger Berné ziburutar ezagutua.  Herria   2002-09-05

Aldi hartan ordea, ehun kiloko gizonak lehertu eta hil zen tanpez bihotzekoak emanik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

-Poz handia izan da niretzat -esan zuen gizon herrenak, eta tanpez ilunpe sakonetan ezkutatu zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 11. orr.

Izan ere, hutsetik eginak balira, tanpez azalduko lirateke, uste gabeko lekuan eta kontrako urte garaian.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 43. orr.

Lehen garbi-garbi zegoen ortziko eguraldia tanpez itsusten eta nahasten denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 243. orr.

Nolaz uko eginen nuen tanpez hoinbeste segurtamenei?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

Herritik jalgi, duna jaitsi, harea hondoratzen da zure orpoen azpian eta, tanpez, hondartza lau eta leun batean azaltzen zara, harkaitz, ganbera, arkupe, zulo eta leize labirinto galgarri baten erdian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gela tanpez bete (3); tanpez betea (4); tanpez erori (3); tanpez gelditu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus