Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tanko adlag ipar puntuan, zuzen. ik ttanko.

Ostiral goizeko hamarretan, tanko, gu, ahokukoak sartu ginelarik, buruak apalik, eliza guztia jadanik kokorreraino betea zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 91. orr.

Programan irailetik goiti ikasi diren kantu berriak errepikatuko dira Lacarre plazan goizeko 11etan tanko.  Herria   2005-01-20

Atzo atera zen autobus bakarrean joan behar zutenak goizeko zortzietarako tanko han zeuden.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Han gaindi gertatzen ziren jendeek ere behar zuten tanko gelditu eta ixilik egon.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.

Oraingoan ere purutxoa eskuan, tanko eta abegikor azaldu baita zitara.  Berria - Kultura   2006-04-22

Jende ainitz izan dela bereziki goizean meza ala proosinoko, orokorki serios eta kartsutasunean iragan direla oro, aratsaldean bezperetako gazteak tanko tenoreko, hori ere azpimarratzekoa baita.  Herria   2003-06-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus