Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tanketa 1 iz tankearen antzeko gudu ibilgailua, gurpil pneumatikonak dituena.
Tanketa bat zihoan manifestazioaren buztanari segika. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.
Tanketetatik tiro egin zieten hurbildu ziren ibilgailuei. Berria - Mundua 2004-05-18
Zer egiten zuten tanketa eta bestelako tramankulu haiek guztiek milaka herritarri bidea eragozten? Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 99. orr.
Tanketek bakarrik asaldatzen ninduten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 75. orr.
Espainiako Polizia Nazionalaren tanketa baten aurkako erasoan parte hartu zutela. Berria - Euskal Herria 2004-07-06