Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tankera 1 iz itxura. ik taxu; eite.

Letraren tankera ikusita, zalantzarik ez: osaba Feliperengandik zetorren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 359. orr.

Tankera susmagarria duen edozein pertsona Moskutik aldendu egin behar da.  Berria - Mundua   2004-02-08

Arratseko zortzietan, zeruaren tankerak susmarazi bezala, iluntasun beltzak estali zuen eskualde guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Gordelekua zer-nolakoa zen asmatu zuen lehenengoz, alegia pasillo labur baten tankera zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Bere kabuz egindako zerbaiten tankera zuen haren egintza horrek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

Neurri eta tankera bera zuten bi izakiek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,25

Gurpil haien tankera gudu-gurdiena bezalakoxea zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,33

Likidoak garraiatzeko kontainerrak daude, gasarentzako egokituak, eta hainbat forma eta tankeratakoak.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Lodi zegoen, Buddha tankera zuen, aurpegiera geldo eta zozoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Gure kanpoko zerbait hautematean, gorputzaren adigaiak hedaduraren errepresentazioa eta berekin batera sarrezintasunarena, tankerarena, eta abarrena, behar ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 84. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hizkuntzaren erabilerak ez du tankera normala, ez du normaltasun itxurarik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Idazten ari naizela, itxura ona du kontuak, baina orduan ez zeukan tankera onik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 9. orr.

Taldeko inork ez zeukan tankera txarrik, ez itxura beldurgarririk.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Nik hasieran ez nion hiltzeko itxurarik ikusten, baina Floraren amak berehala hartu zion oso tankera txarra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.

Kontuak tankera itsusia har lezake.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.

Tankera susmagarria duen edozein pertsona Moskutik aldendu egin behar da.  Berria - Mundua   2004-02-08

Gutunazalaren zuria urratzen zuten letra ñimiñoek oso tankera bihurria zuten, ganorarik gabe egindako zirriborro beltzak bailiran.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 195. orr.

Errusiar tankerako oturuntza izan zen, baina osagai alemaniarrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Europar tankera apal batez jantzita zetorren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

Basamortuan ikusi izan zituen gainerako karpa guztien tankera berekoa zen hura ere.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 158. orr.

Orro askagarri bat jaulki nuen orduan, irrintzi aberkoi baten tankera bere-berekoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 140. orr.

Lurraren tankera esferikoak sortzen duen abantaila aski ezaguna da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literaturan, jakinekoa da, gezur tankerako egiak baino gehiago balio du egia tankera duen gezurrak. Gau hartan ilargiak gazta tankera zuen edo barrez ari den emakume oso gizen batena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 128. orr.

Herri-tankerako hiri-bazterretan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Espiritua ikusi dut, uso-tankeran, zerutik jaisten eta honen gainean gelditzen.  Elizen arteko biblia   Jn 1,32

Lortua zuten enbrioi-tankerako zelula horiek bakartzea eta saio-hodietan mantentzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Haritzezko ate handi batzuetatik, haitzulo-tankera zuen atari nagusira sartu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Garbi dago deabru-tankera duela tximino honek bere mintzairan. Neskatoaren gorputz-tankera, izan ere, ez zen beste emakumeek zutenetik bereizten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

Edozein izutzekoak ziren haren handia eta pausu-tankera, haren beltza eta lagun-taldea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

Militar tankera ematen dion bibotetxo zuri bat du.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 58. orr.

Madarikazio tankera zeukaten Alkimistaren hitzek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 187. orr.

Ama gero-eta hil-tankera handiagoa hartzen ari delarik: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.

Harrien artean, hiru harri koskor, pedernal tankera eta itxurakoak jausi ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Tik tankerako laztan konbultsibo batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

4 moldea, era.

Aldi berean ordu erdiz goizean Jainkoaren aginduez, bekatu larriez, etab., otoitz egiteko tankera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 41. orr.

Oskarbiren kantatzeko tankerak harritu gintuen.  Berria - Kultura   2004-10-29

Horrek bide zuzena ematen dio artearen kontura ironia erabiltzeko tankerari.  Berria - Kultura   2004-03-17

Bistan dago bertsolaria tankera horretako jardunetara behartzen denean haren bat-bateko emaitzak ez duela zer ikusirik adituek ahozko poesiari egozten dizkioten ezaugarriekin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.

Frantziskoren biografoen lana epaitzeko orduan, tankera guztietako iritziak aurkitu ditzakegu ikertzaileen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Nahiago zuten beste tankera batekoa izan balitz- beltzarana, bizia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

Frantziskoren testu askotan aurkitzen ditugu tankera honetako aholkuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.

Batasunaren aldekoen artean ere tankera guztietakoak zeuden.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 109. orr.

Bizitzaren ispilu gisa behin eta berriro natura agertuz, beste tankera bateko bidaia eskaintzen dio irakurleari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 8. orr.

Etxea solairu bakarrekoa zen, angelu zuzena tankeraz, eta lorategi txiki bat zuen aurrealdean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

Tankera horretako gauzak esanarazten zizkieten gizonezkoei.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 86. orr.

[Lizardi] ez zen gaixo planten egilea Lauaxetaren tankeran, ezta arima egiaz gaixo zuena ere Lotsatiren moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 132. orr.

Itsaso bixi haserre-tankerako batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Nahiko luze dihardu "Anaia txikiei" eta "Ahizpa txikiei" buruz, hauen bizi-tankera bere begiz egiaztatu ahal izan baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.

Batez ere ildd eta indd tankerako bustidura galduaz doa gazteriaren jardunean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 185. orr.

5 (izenondoekin)

Gela hura tankera jakin batekoa zen, zeren osta ua bera ere tankera jakin batekoa zen, probintzi hiriburuetako ostatu guztien molde berekoa alegia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Novok edo Stevanovicek beteko dute bere tokia, baina ez da gauza bera, oso tankera desberdineko erdilariak direlako.  Berria - Kirola   2006-02-19

Beti estimatuko dugu, ostera, tankera analitikoaren eskuzabaltasuna eta zintzotasuna, Hempelek bere artikuluetako hainbat ideiari egindako berraztertze eta zuzenketa liburuko oin-oharretan ikusten dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

6 tankera gabeko (corpusean tankeragabeko soilik) izlag tankerarik ez duena.

Ez baitute atzematen, gehienek, tankeragabeko imintzio xelebreak eta zarata besterik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.

7 tankera eman

Finantza tresnen eta merkatu eratorrien ugaltze honek, [...] "arriskuen azoka" baten tankera ematen die kapitalen nazioarteko merkatuei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Kaos horren planari tankera ematen saiatu naiz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Gauza konkretuei tankera emateko, kontuz ibiltzen zen; ez zuen nolanahi esaten ezagutuko zituela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.

Gai zen Virgil koloreak eta mugimenduak ikusteko, gauza eta forma handiak sumatzeko (ez haiei tankera emateko, ordea).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Bere edaritegiari kafetegi tankera eman nahirik, Lebigre jaunak burdina pintatuzko bi mahaitxo eta lau jarleku ipini zituen barraren parean, paretaren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

8 tankera hartu

Saiatu zen, beraz, pausoak ziurtasunez ematen, normal tankera hartzen, baina halakoetan izaten da zailena jarrera hori lortzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

Bildumagile baten liburutegi soila zirudienak [...] ikerlari baten liburutegiaren tankera hartua zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Gaueko hitz-aspertu haiek, maisu eta ikaslearen arteko jardunaren tankera hartu zuten, denboraren poderioan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.

Gerora sublimeago edo metafisikoagoko zerbaiten tankera hartzen hasi nintzaion.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

Gure aitonak bere bizkar barre egiten ari zitzaion tankera hartu zioan sendagileari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 158. orr.

Batzuetan iruditzen zitzaidan figura hari tankera hartzeko zorian nengoela, laster jakingo nuela zein mundutan bizi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Oiloa beti oilo: kapaz ote da eguraldi aldaketari antzemateko, akaso? oilarrak, berriz, horrenbeste kukurruku jotzen duenez, ez ote du eguraldi aldaketari tankera hartzeko eskarmentu beharbeste?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

· Huraxe izan zen hartu nion tankera, arimarik, gogorik gabeko automata batena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 80. orr.

Mezua jasotzearekin batera, Pirpo dantzan hasi zen: tankera ona hartzen zion enkarguari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Tankera asko hartzen ditu lur honetan zorigaitzak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus