Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tanke2 1 iz likidoen eta gasen biltegia. (autoetakoa)

Kamioia neurekin eramatekoa, eta tankea gasolinaz betetzeko txartel batzuk.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Ez dakit Mojave osoa zeharkatzerik izango dugun, baina tankea bete egin dut Las Vegastik atera baino lehen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 108. orr.

Begiratu nionean erregai-neurgailuari, tankea zortziren bateraino beterik zela erakusten zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Automobil baten tankeko erregaia karburagailuan prozesatu behar da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

2 (bestelakoetakoa)

Portu horietan ontziek euren tankeak garbitu eta haietan gertau ohi diren hondakinak jasotzeko azpiegitura egokia egotea oinarrizkoa da.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Sistema hark ura tankeetara sartu aurretik iragazteko aukera eskaintzen zuen.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Urte gutxiren buruan petroliontzien tankeen tamaina hirukoiztu egin daitekeela esan du erakunde horrek.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Ontziak portura iritsi eta merkantzia husten dutenean tankeak itsasoko urarekin betetzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Ura gainezka dator, eta tankea urez gaindi dago.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

Tankeak upelak ziren berez, pinuzko kutxa handietan paketatuak hirurak. Besoekin ezetz esan zieten bokalean, tanke osoa hustu baino lehen zetozen nonbait.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 105. orr.

Esneketariaren kamioia zitekeen: ohizko lanean ziharduen, baserriz baserri tanke erraldoietan hotzean lagatzen ziren behi zein ardi esneak hurrupa metalikoan kargatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 220. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gasolina-tankea hutsik zegoen ia; gure urdailak ere hutsik zeuden ia; gure maskuriak bete-beteak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Banan-banan hartu eta poto bakoitzaren eduki osoa nire Oldsmobile Cuttlass behiala osasuntsuaren gasolina-tankera hustu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

Bi hodiek, gasolina-tankekoak nahiz karburagailukoak, balbulak dauzkate, erregaia okerreko aldera joan ez dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Hantxe geldirik hura, aireratzeko prest, itxuraz; erretiratuak zituzten Shell-tankeak, baina artean helizeak martxan jarri gabeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Erregai tankea isolatzeko apar sintetikoak akatsak zituela esan du NASAk.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Gorputzak baditu sistemak erregai-tanke, karburagailu, ihes-hodi eta are konpresoretzat har daitezkeenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Hirugarren gas tankea abian jartzea falta da.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Piszina eta ur-tankeak, arrain bitxi eta kolorez beteak... denetarik genuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregai tankea isolatzeko (4); gasolina tankea (3); tankea isolatzeko apar (4); ur tankea (3)

gasolina tankean (3)

gasolina tankera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus