Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tanke1 1 iz kanoi eta su armez hornituriko gudu orga blindatua.

Kruppek fabrikatutako Tiger tankeak prest.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Txekoslovakian, Sobiet Batasuneko agintari komunisten kontrako mugimendua sortzen da, tankeek isilarazten dutena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.

20 bat tanke, ibilgailu blindatu eta helikoptero erabili zituen, erresistentzia palestinarrak Al Kassem koheteak egiten dituen lantoki klandestinoen bila.  Berria - Mundua   2004-05-12

Granadak, morteroak eta tankeentzako munizioa.  Berria - Ekonomia   2004-04-18

Tanke batek jaurtitako misilak eragindako zaurien ondorioz hil zen.  Berria - Mundua   2004-10-06

Tankeetatik bota zituzten obusak.  Berria - Mundua   2006-04-05

Frankotiratzaileen tiroak; tankeen tiro hotsa.  Berria - Mundua   2004-10-08

Tanke haren gainean, kabinan gerriraino sarturik, Reicharen soldadu bat zegoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Gazte palestinarrak tanke batzuen kontra kale borrokan.  Berria - Kultura   2004-08-12

Tanke bat gidatzeko ez zagok fisika, mekanika eta meteorologia ikasi beharrik, eta eskerrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Gure aitona izan zen alemanei gogor egitera atera zen bakarra, hipnotizatzera, aurrera zihoazen tankeak geldiaraztera bere pentsamenduaren indarrarekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Hantxe topatu genuen El Campesinoren kolumna, tanke eta kamioietan bidean gora abiadan Sigüenza aldera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.

Ertzaintzaren tanke bat ere hor izan zen, operazioa babesten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

AEBetako Armadako tanke bat suntsituta geratu zen, bere alboan bonba batek eztanda eginda.  Berria - Mundua   2006-01-21

Gizarteak beti egiten baitu Alemaniaren jokoa, eta beti jokatzen baitu etxean, legez ez bada tankez zapaltzen zaituela, tankez ez bada legez.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 91. orr.

2 (izenondoekin)

Gure soldaduek zergatik joan behar dute tokian tokiko txatartegietara metalezko piezen bila, tanke blindatuak babesteko?  Berria - Mundua   2004-12-09

Gero zorrotz begiratutako bi konboi militar pasatu ziren, denak tanke armatuak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Rousset medikuak, Lyon-eko medikuntza fakultateko erakasle dermatologoak, dio tanke amerikanoak hor ditugula zenbait aste barne...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Hamaseko ustezko ekintzailea Musa Abdelfata Geres tanke israeldar baten tiroketaren ondorioz hil zen Gazako ekialdean.  Berria - Mundua   2004-11-26

Tanke telezuzendu misil-jaurtigailuduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tanke baseak gorabehera, Arraseko garrak gorabehera, banuen esperantza.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 125. orr.

Serio galdetzen zenigun, gure erantzunek, tanke parkeei buruz, txanelei buruz, kamioiei buruz [...] balioko balute bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 149. orr.

Hamar mila metrora ibili luze bat egin ondoren Arras inguruan dauden tanke multzoen gainetik zazpiehun metrora igarotzera bidaltzen gaitu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.

Gauean, beste bost palestinar hil zituzten tanke erasoa eginda Jabalian.  Berria - Mundua   2004-10-01

Ezerk aurre egin ezean eroso dabiltzan tanke sarraldi horiek erremediorik ez duten kalteak eragiten dituzte.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.

Joe Frazierrek, Cassius Clayren kolpe bat gelditzearekin batera, ukabilkada izugarria jo zion, tanke kanoikada lez, eta Louisvilleko beltza hilda bezala erori zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aznar presidente ohiak Alvaro Uribe Velezen gobernu paramilitarrari gerra tankeak saldu izana Kolonbiako barne gatazkan zuzenean parte hartzeko modu bat da.  Berria - Mundua   2004-05-07

5 irud/hed

Noizbehinka aspaldi baino aspaldiagoko auto bat ikusten genuen, 1950 inguruko amerikar tanke haietako bat, jipoitua, lur joa, baina bere zaharrean oraindik bizirik zegoena.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako armadako tanke (3); tanke eta ibilgailu (3)

tankeak erabili (3); tankeak eta artilleria (3)

israelgo tankeek (4)

tankeen aurkako (4); tankeen aurrean (3)

tankez inguratuta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus