Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tango 1 iz jatorriz argentinarra den dantza, bi aldiko erritmo geldokoa, bikoteak oso loturik dantzatzen duena; dantza horren musika eta hitzak.

Salaren erdian, leku karratu batean, lau bikote tangoa dantzatzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Gerritik helduko nion, ito arte dantzatzeko, tangoak eta valsak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 52. orr.

Baltsa jo, tangoa jo edo pasodoblea jo, baserritarrek antzera samar egiten zuten dantzan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 51. orr.

Tango bat dantzatzea zer den erakutsiko zieagu paristarrei.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Hara, seme, kontua duk tangoaren pausoak dibujatzea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.

Hormonen dantza eta borroka hura edozein tangoren urratsetan labaintzen zela konprenitu zuen urte batzuk geroago.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Oskestra tango bat jotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 284. orr.

Tango baten doinu geldia aditzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Zer egingo eta tangoak abesten hasi zen bat-batean, sentimendu handia ipiniz kantuan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 85. orr.

Hura zen tangoa kantatzen ari zena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 171. orr.

2 (izenondoekin)

Taldean dantzatutako tango garaikidea.  Berria - Kultura   2004-05-02

Tango ezagun batean aipatzen direlako biak batera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 115. orr.

Ni, bionbo bati besarkatuta, metroko bagoian, tango baldar bat dantzatzen ari banintz bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

Argentinar Tangoa erakatsi daut (hitzak bakar bakarrik bainan zoin mamitsuak).  Herria   2005-04-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tango hotsak Parisen.  Berria - Kirola   2004-06-03

"Retruco" talde argentinarrak batera moldatuko ditu esku dantza eta tango urratsak.  Herria   2001-05-31

Txontxongilo ikuskizuna dugu, elkartzen ditu Marijan Minaberri [...] idazlearen ipuinak eta Astor Piazzolaren tango musika.  Herria   2002-10-03

Talde argentinarra uztailaren 15ean ariko da tango doinu berritzaileenak taularatuz.  Berria - Kultura   2004-07-10

Matias goitik behera harrituta bazegoen ere, pertsona ona iruditu zitzaion tango-kantaria.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 174. orr.

Tango dantzari baten burua zian, gogoratzen nauk, edo neska dantzari batena, kizkurrak kopetan behera zituela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.

Baina nor nintzen bada ni tango-afari baten edo biren kontra eta zenbait ilunabarreko larru-jotzeren kontra ezer izateko?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.

Une hartan, nostalgia, malenkonia, tango begirada jarri zitzaion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus