Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tangente 1 iz lerroez edo azalerez mintzatuz, beste lerro edo azalera bat ebaki gabe ukitzen duena. ik ukitzaile.

Gutxi dira, zinez, zirkulua hausteko, edo zirkulutik urruntzeko, tangenteren batetik abiatzen direnak, goiko espazioetan barrena meteorito ezezagun baten bila.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 138. orr.

Garai hartan, desagerkor deitzen zitzaien infinituki txikiei, eta tangenteei, berriz, ukitzaile.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

2 angelu batez mintzatuz, angelu hori hartzen duen triangelu zuzenaren aurkako katetoaren eta beste katetoaren arteko zatidura.

Trigonometriaren lau mosketariak: sinua, kosinua, tangentea eta cotangentea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Objektu baten altuera neurtzeko tresna egokia da tangentea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Sinu-taulak ezarri eta berehala, tangentea asmatu zuen Habash al Hasibek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Tangente-taula bat edukiz gero, zuzenean neur daiteke Keopsen piramide ospetsuaren garaiera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus