Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tanga1 1 iz ipurmamiak estaltzen ez dituen azpiko arropa eta bainu jantzia.

Tanga bat neraman jantzita; kuleroak soineko azpian nabarmendu ez daitezen erabiltzen dut.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Titiak ia-ia osorik eta sabelpekoa ozta-ozta estaltzen zion tanga begien bistan jartzen zizkion aurrekoari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Dudan egon nintzen tanga bat jarri ala ez, baina azkenean enkajezko kulero zuri garden batzuk jantzi nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.

Itzuli zenean, harrera tangan egiten dizuten neska beltz horietako bat zeraman besotik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.

Ziegan hotza sentitzen nuenez, manta batekin estaltzen nintzen tanga eta sujetadore hutsean nengoelako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Gorputz eskulturala zuten tanga hutsean jantzitako kamareroek [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.

2 (izenondoekin)

Gura beste oihal eta arropa dago erakusgai, tanga ñimiñoenetik neguko jertse lodienera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 41. orr.

Bere ligero gorrietan eta tanga beltzean erreparatu nuen, hura zen nik neureganatu nahi nuen altxorraren zaindaria.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Edurneren titi beteak [...] nire bihotzarekin batean pilpiratzen zirela imajinatzen ahal nuen, tanga motako kulero tikien gainean jantzirik zeraman kamiseta laburraz bertzaldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus