Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laster agertu zitzaigun txirrindularien taldea, hiru mutil, hiru neska eta beste neska bat tandemean, denak barrez eta txirrina joka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.
-Batentzako lekua bazegok hor atzean -esan zidan tandema zeraman neska batek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 157. orr.
Hiru haltera (Aleksandr Koroljov estoniarra, Youssef Cheikh Younes siriarra eta Ali Hosseini iraniarra) eta tandem diziplinako bide-erakusle bat (Jurak Petrovic eslovakiarra). Berria - Kirola 2004-09-28
Jakin ezazu, Harkaitz, tandem garaiezina izaten jarraitzen dugula, eta gogoan zaitudala gau eta egun. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 85. orr.
Errepresioaren logikan Grande Marlaska-Balza tandem aurreratua bihurtzen ari da. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Hori horrela izan zen Asun Balzola ezagutu nuen arte; adiskidetasun sakona izan dugu eta lanaz aparte, elkarrekiko akuilu eta euskarri izan zen tandema osatu genuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 104. orr.
Inguruneari ematen zaion garrantzi berbera eman behar zaio pobreziari, banandu ezineko tandema osatzen baitute bi kontzeptuok. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.