Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Manu Aranbururen gorpua gaur erraustuko dute Errenteriako tanatorioan. Berria - Ekonomia 2004-10-27
Aita hil zitzaigunean, bi gau osorik egin behar izan genituen tanatorioan, eguerdian hil zenez biharamun goizean ehorzteko baimenik eman ez zigutelako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Iruñeko Iratxe tanatoriora eraman zuten Riveroren hilotza autopsia egin eta gero, eta han Portlandeko jokalarien, teknikarien eta zuzendaritzako kideen azken agurra jaso zuen. Berria - Kirola 2004-11-27
Ezustean, Parisera baino lehen tanatoriora joan behar izan nuen arratsaldean, zoritxarrez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.
Inork ez bide zitinan erreklamatu eta tanatorioak Unibertsitateari eskaini zizkionan ikasleek erabil zitzaten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.
Eriak erietxera, zaharrak zahar-etxera, eta hilak tanatoriora. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.
Hemen, heriotza arroztu egin dugu, ez dugu ikusi ere egin nahi, horregatik izan du azken urteotan heriotzaren inguruko negozioak halako gorakada, 'tanatorioa' deitutako asmakizun horrekin: azken orduetan ere ez dugu hildakoa etxean eduki nahi. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 104. orr.
eko iratxe tanatoriora (3); iruñ tanatoriora eraman zuten (4); tanatoriora joan (4)