Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tan-tan 1 adlag hainbat hotsen onomatopeia.

Handik pixka batera, egun berean, tan-tan tan-tan tan-tan, berriro ikusi nuen beste efebo batekin, tirulirula, tiruliruli, soingainekoaren botoiaz berbetan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 71. orr.

2 tan-tan-tan

"Tan-tan-tan! hori heurea dok". Horren ondotik, tan-tan-tan bertzerik ez da entzun hainbat segundotan, euri tantek lurraren kontra lehertzean ateratzen duten hotsa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

3 tan tan tantan tan

Beste egun batean, tan tan tantan tan, danboliteroak armak entregatzeko agindua kantatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 49. orr.

Martxa militarrak alaiak ziren, tan tan tantan tan tan, kalerik kale ibiltzeko gogoa ematen zuten eta gustura gindoazen gure banderekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 101. orr.

4 tan-tan-tantanka

Hara han danboliteroa bere pregoi abisuarekin tan tan tantanka zetorrela ikusi arte.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 23. orr.

5 tan-tan-tatan

Danboliteroak isilune bat egin zuen, gero isiltasuna atabal hotsez urratu, tan tan tatan, eta jarraitu zuen abisua emanez.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 24. orr.

Halaxe egiten zuen beti danboliteroak, tan tan tatan tan eta gu ere udaletxerantz begira jarri ginen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 23. orr.

Danboliteroak hala kantatu zuen tan tan tatan tana, ezkutatutakoak itzultzeko etxera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus