Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tamarindo iz lekadunen familiako zuhaitz handia, loreak mordoetan dituena, lurralde beroetan hazten dena (Tamarindus indica).
Tamarindoek markatutako ibilbideetatik sartu dira. «Kuskue tanden», 2004 - 114. orr.
Abrahamek, bere aldetik, tamarindo bat aldatu zuen Beer-Xeban, eta Jauna, betiereko Jainkoa, gurtu zuen. Elizen arteko biblia Has 21,33
Jaiki ziren gizonik indartsuenak, Saulen eta semeen gorpuak hartu, Jabexera eraman eta Jabexeko tamarindoaren azpian ehortzi zituzten haien hezurrak. Elizen arteko biblia 1 Kro 10,12
Izan ere, zer litzateke Donostia tamarindorik gabe? Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 124. orr.