Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kurt Cobainen heriotza tamalgarria. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 33. orr.
Protestantismoak irudi erlijiosoak galarazi zituen garai tamalgarri haiez ari naiz, jakina. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.
Haren egoera tamalgarriaren berri jakinik, dirua bildu zuten guztien artean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.
Minaren minez, haren egoera eroria eta tamalgarria deitoratzen nuelarik, gogoan izaten nuen luzaroan maite izan ninduela, eta, une gaizto batean, ezkontzaz mintzatu nintzaion. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.
Hura, benetan, basakeria-erakustaldi tamalgarria izan zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 214. orr.
Izan zen liskarrik, izan zen odol isurtze tamalgarririk. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.
Lakoi maskal horixkek borla berde tamalgarri batzuk zituzten goialdean apaingarri. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.
Jokabide ezin tamalgarriagoa izan zenuen, nik egundo ikusi ez bezalakoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.
Egoera ezin tamalgarriagoan topatu zuten. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 124. orr.
Gehiago zuen ikuskizunak tamalgarritik dibertigarritik baino. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 16. orr.
Esklaboak ez dira garai batean legez enkantean jartzen, baina orduko haien pare lan egiten dute egungo morroi txikiek, «baldintza tamalgarrietan». Berria - Gaiak 2004-04-16
Sindikatuek «tamalgarritzat» jo dituzte espetxetako higiene baldintzak. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Argentinarra izateak, bere tamalgarrian, eragotzi egingo dit ditiranboan erortzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.
-Tamalgarria da, Dumbledore [...] baina kontseilariek uste dute garaia dela zu bazter geratzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 220. orr.
Tamalgarria da, baina horrelaxe da. Berria - Gaiak 2006-02-23
Ibaien egoera tamalgarria da. Berria - Harian 2005-01-18
Tamalgarria den arren, ez dago langabeziaren kontrako politika aktiborik. -Tamalgarria da Clint hemen ez egotea -esan zuen, lehenago ere hainbeste alditan esan ohi zuen legez-. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.
Tamalgarria zen lainoak eta eguraldi narratsak ingurua ongi ikusten ez uztea. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 27. orr.
Tamalgarria litzateke jaun horri alferrik enbarazu egitea... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.
'Ez da tamalgarria obra galtzea?' galdetu du aurkezleak, eguzkipean urtzen ari den irudiaren alboan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 221. orr.
-Tamalgarria duk aberats jaio ez izana. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 57. orr.
-Ene jokabidea benetan iruditzen al zaizu tamalgarria? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.
Tamalgarria ikuskizuna. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.
-Tamalgarria! -esan zuen Bilbok-. Berria - Kirola 2004-10-01
Mila deabru!, bai tamalgarria hi joan ez izana. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 100. orr.
egoera tamalgarri (6); tamalgarri iritzi zion (4)
egoera tamalgarria (16); egoera tamalgarria da (5); hasiera tamalgarria (4); hasiera tamalgarria izan (3); itxura tamalgarria (3); tamalgarria dela adierazi (3); tamalgarria iritzi zion (3); tamalgarria iruditzen (3); tamalgarria izan (15)
ondorio tamalgarriak (4); tamalgarriak izan (6)
egoera tamalgarrian (13)
tamalgarritzat jo (18); tamalgarritzat jo zuen (12)