Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tamal 1 iz zoritxarra; nahigabea.

Noizbait, nire tamalak errukia eragiten ziola adierazteko, buru-zirkin bat egin zuen. Tiro egiteko baimena eman zitzaionean ere, hori tamala, errepublikakide bat fusilatzeko izan zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 287. orr.

Tamala! fariseismoa hain dago zabaldurik munduan!  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.

Baina, oi tamala!, hemen ezin dizut eskaini desio duzun bizimoldea eta joatea beste irtenbiderik ez dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 144. orr.

-Tamala, gizajo hark eskua ez ezik beste zerbait ere galdu ez izana -erantzun nion-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.

Tamala, baina istorioa, antza, amaitu da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 277. orr.

Tamala: ez zen aleman perfekto bat, baina ba ote aleman perfektorik? edo judu perfektorik?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 285. orr.

Ezin hortaz manifetara-eta joan: tamala, tamal handia, baina jakingo du Herriak barkatzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 30. orr.

Tamal baita pobre jaio izana", nerabilen ahopean, gas-erregailu baten garrera Itsasarteetako eztainu-barra bati eusten nion bitartean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

2 (izenondo gisa)

Hainbat gaiztoagoa baita bikea zauriaren gainera hire bota behar tamal hori.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Baina, ai ene tamala, hain zauzkat, maite, ondoezik aspaldian.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 128. orr.

Ezkaratzean, Magrisekin egon ezinaren tamala aipatu dit ostera ere Josék.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

Baina nire egoeraren tamala luzatzen eta luzatzen ari zen, eta gero eta eramangaitzagoa zitzaidan egoera hura, amaierarik ikusten ez niolako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 287. orr.

Nahiago dut trena, ditugun azpiegitura negargarrien tamalagatik, nahi nukeen baino gutxiago ibiltzen naiz-eta trenez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

Zu adina pozten naiz, baina ezin nire tamala adierazi gabe egon neskato batek bere bidea bakarrik zabaldu beharraz.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 13. orr.

4 tamala izan da ad

Tamala da, Hamida!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

-Tamala duk, benetan; damutuko haizela iruditzen zaidak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 107. orr.

Eroturik dagoela, egia da; egia da hori tamala dela; eta tamala da hori egia izatea: figura txoro bat, horra.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 81. orr.

Tamala da zuk niri ez sinestea, izan ere errugabea bainaiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 131. orr.

Tamala zen belo ederragorik eta sandalia berririk ez edukitzea!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

Tamala izan zen bere kolerari eusten jakin ez, eta gizona gisa hartan laidoztatzea!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.

Tamala zela berak bertan ez izana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Ez, ez da tamala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.

5 tamalez adlag zoritxarrez.

Tamalez, ez dakit ezer horretaz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 71. orr.

Tamalez, ordea, ezin dut daukadana hiru zatitan banatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 110. orr.

-Tamalez, almirantea bera ere hila da.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 99. orr.

-Tamalez -Edurnek, kitzikari, ezpainak nireetara hurbiltzen zituela-, ez duk behar adina saiatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

Ez zegoen gure esku, tamalez, uso berde-marroixkarena egitea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Arazoak, tamalez, nahi baino sarriago sortzen zaizkizu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

-Ez nuen jakin, tamalez; ez nuen jakin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Ezpainak irakurtzen ez dakit, tamalez, baina honako hau irakurri nuen nik primerako morroiaren irribarrean: [...].  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.

Sentitzen dut, baina tamalez ezin dizut ezer gehiago adierazi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 291. orr.

Joseph Trottaren jauzi heroikoak inperioaren une jakin bateko suntsiketa galarazi bazuen ere, ez zuen tamalez betiko eragotzi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.

Bada, tamalez (edo batzuetan ez horren tamalez), gure eskolan ezin itzurizko gaitza ematen du horrek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.

Bere egileak argitaratu zuen fikziozko lan bakarra da, eta, tamalez, inori ez zaio bururatu haren berrirakurketarik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 172. orr.

Oso hartualdi iluna da, tamalez: ez zaio berehalakoan antzematen han ageri denari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 282. orr.

Egunetik egunera gero eta gehiago jabetzen ari nintzen, tamalez, zein urrun nengoen haiengandik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

-Ez gaude Azpimunduan, tamalez -erantzun zion Fionnek.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.

Irun ilun izan edo ez, hango eskolaldia, Legazpikoa ez bezala, argi eta garbi gordetzen dut memorian, niretzat tamalez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 24. orr.

6 tamalezko izlag zoritxarrezkoa.

Irlandako Gobernuaren jokaera tamalezkoa da, eta agerian uzten du ez dela gai zinez eztabaida politiko bat aurrera bultzatzeko.  Berria - Mundua   2004-03-12

Ez zaie inondik inola ere amore eman behar terroristen exijentziei eta tamalezkoa da, baina, filipinarrek hori egin dute.  Berria - Mundua   2004-07-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tamala da (10); tamala zen (6)

tamalezkoa da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus