Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tamaina (orobat tamainu g.er.) 1 iz zerbaiten neurria edo handi-txikia. ik handitasun.

Koloreen eta tamainen dualtasuna.  Berria - Kultura   2006-01-24

Onartzen da molekularen tamainak eta formak substantziaren usainarekin erlazioa dutela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Zientzialariek lortu dutela material askoren forma eta tamaina maila atomiko eta molekularrean kontrolatzea.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Ikusmen-eremu baliagarri honen tamaina gradu gutxi batzuetakoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

Urak tamaina horretako haitzak bota ditzakeela entzutea harrigarria da.  Berria - Harian   2005-12-21

Zurezko apal zurietako liburuak tamainaren arabera antolaturik zeuden behetik gora.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Biztanleriaren tamainak eta hazkundeak ekosistemaren ekoizpen ahalmen aldakorrarekin harmonian beharko luke izan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Enpresen tamaina: %93k hamar langile baino gutxiago dituzte, eta %1,15ek 200 langile baino gehiago.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

Merkatuan bai, tamainak axola du.  Berria - Ekonomia   2006-04-27

Txikitasunak ematen digu emetasunaren tamaina.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

Zenbait emozio-egoeraren arabera ere, berez aldatzen da begi-niniaren tamaina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.

Unibertsitaterako aurrekontuen tamaina urtez urte igotzen den arren, inoiz ez zaigu nahikoa iruditzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.

Korrontearen anplitudea (hau da, tamaina) handitu eta txikitu egiten da soinuaren ozentasunaren arabera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Euskal enpresa bat zatitzea, eta ondorioz tamaina galtzea, berri txarra da.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

Txernobilgo «hondamendiaren tamaina» ezkutatzen saiatzea leporatu diote biktimek NBEri.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Herritarren parte-hartzearen tamaina Elkartasun Krosean ikusi ahal izan zen; bertan 159 lagun aritu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Ez ginen arriskuaren tamaina antzemateko gai.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.

ETA tamaina horretako atentatu bat egin nahian zebilela aspaldian.  Berria - Harian   2005-03-10

Luzaroan iraun nahi izanez gero enpresak tamaina behar duela aitortu du Gisasolak.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Pixkanaka, beste tamaina bat hartu zuen borrokak, eta Salbuespen Egoeraren kontra jo zuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lehendabizi karramarro baten tamaina hartu bazuen ere, katu handi baten neurrikoa ari zela egiten poliki-poliki.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.

Aise antzematen dugu hori abereengan, janaria gutxituz haien gorputzek galdu egiten baitute tamainan eta sasoian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 56. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Despota baten krudelkeria ez dagoelako indarraren tamainan, oztopoenean baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.

Ez genuen baiezkako hizketarik behar den tamainan ikasi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.

Uste baitu hura dela tamainako etsaia, bere neurriko etsaia, bere indarrak probatzeko dina den etsaia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Pozaren tamainako elkartasuna.  Berria - Harian   2005-07-07

Tabako pakete baten tamainako biblia txiki bat atera eta gorantz jasoz erakutsi zuen, denok ikus genezan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.

Nolanahiko forma eta tamainako zundak fabrikatuko ziren, hainbat materialez eginak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Haize bakoitzak ez duela neurri edo tamaina jakin bat izaten, indar handiagoa edo txikiagoa baizik. Ezin esan baitaiteke egiaz euskaraz "muino" batek tamaina finkorik duenik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.

Bi parametrok definitzen dute formatua: irudiaren tamaina absolutuak eta haren neurri nagusien tamaina erlatiboak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Arbola bakoitza tamaina errealean marrazturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Tamaina ezberdinetakoa ager daiteke barano edo koroa hau, gainera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 374. orr.

Leku berean gertatzen diren baina tamaina desberdina duten bi distiraldi dituena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Muralak, olioak, hau da, tamaina handiko lanak prestatzen ari naiz datorren erakusketarako.  Berria - Kultura   2006-01-05

Itxurazko tamaina handia duen gauza bat gehiago mugitu beharko da, lekuz aldatzen dela nabaritzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

Tamaina txikiko lanabesak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

Etiketen tamaina txikiko hizkiak irakurtzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 14. orr.

Teilatuaren azpian, espazioa handia bada, tiranteak eta gapirioak; tamaina ertainekoa bada, gailurra jartzen da, eta teilatu-hegaleraino ateratzen diren astazaldiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Belar artifizialeko futbol zelaia, atletismo pista, olinpiar tamaina duen igerilekua eta mota guztietako kirol aretoak ditu eraikuntzak.  Berria - Kirola   2006-02-07

Tamaina egoki-egokia dauka dendak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 85. orr.

Abere honetaz idatzi denarekin handitasun eta tamaina ederreko liburutegi bat osa liteke.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.

Tamaina «txukuneko» aleak ziren, Tejedorren begietara.  Berria - Ekonomia   2006-04-19

Tamaina bereko astakeriak, baita larriagoak ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

Bestelako erreferentziarik ezean, paisaian ikusten den muino baten egiazko tamaina zein den.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste horrenbeste esan liteke zineman edo argazkian planoen tamaina-eskalari buruz ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zenbait hazik gorputz tamaina infinitua beharko luke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.

Giza tamainako panpina bat iraul-erraza da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Horrela eginez gero, letra tamaina tipitu beharko nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Eskuan folio tamainako liburu bat zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

5 tamainan adlag neurriz, puntu egokian.

Hau ere zuzenean joan da ura edatera, eta, Abelek ez bezala, tamainan eta patxadaz edan du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 52. orr.

Haizerik? tamainan bakarrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

Hi: lana, tamainan egin behar duk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 137. orr.

Unean uneko jakin-min horri tamainan eusten dio Ladronek, gehiegi luzatu gabe.  Berria - Kultura   2004-05-08

6 tamaina-tamainan

Azukrea tamaina-tamainan duena gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.

7 tamainako izlag neurrizkoa, puntu egokiari dagokiona.

Tamainako min batek on egiten digu; zerbaiten edo zerbaitetarako minak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Tamainako kartzela ze neurritakoa den erabakitzea ez da gauza erraza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 163. orr.

Tamainako harri bat topatu duenean belaunikatu egin da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

8 tamaina hartu

Segituan hartu zion tamaina lanari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.

Heure eskarmentuz ikasiko duk horri ere tamaina hartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Hartzeko eta ikusteko zer eskaini diezaiokegun guk munduari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 57. orr.

Eta komeni, komeni zenez, giroari tamaina hartzea...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 85. orr.

Ez zait mingarri bakardadea; bada lanik aski nork bere buruari eta bere maniei tamaina hartzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 203. orr.

Eta orain, familiarekiko harreman horri nolabaiteko tamaina hartua genionean, gutxien espero nuenean, hara non banandu egin garen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus