Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren gerla ondoan ere laborariek ez zuten oraino biziki baliatzen bankoetako txekea edo taloia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 95. orr.
Mila pezetako taloia jaso nuen handik gutxira. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 148. orr.
Bankuak, berriz, emakumeak sinatutako taloia agertzen zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.
Bankuak taloia aztertzeko [...] Bilboko bi emakume azterlariei eman zien. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.
-Taloiak baino itxura politagoa daukate billeteek. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.
Hemen daukazu ertzain horren multa-taloi osoa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 129. orr.
Errezeta-taloia hartu nuen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 79. orr.