Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tratatu honen xedea ez da horiek guztiok jende arruntei edo ikasle hasi berriei ulertaraztea, ez eta Torah-ren zientzia, hau da, irakaspen tradizionalaren ulerkera (Talmud) besterik ikasi ez dutenei irakastea ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.
Talmuda irakurtzen eta Torako legeak ikasten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 328. orr.
Hau Ben Maimonen liburu juridiko nagusia da, Talmud osoaren bilduma sistematiko gisa, hebreeraz paratua. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.
Talmuda oihan bat da, ederra, zirraragarria, miresgarria, baina oihana. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Talmuda bizitzako alderdi guztiei aplikatzen zaie: legezko alderdiei eta alderdi etikoei, usadioei, zeremoniei eta abarrei. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 224. orr.
Ez naiz batere lotsatzen, erantzuten du Singerrek, Biblia eta Talmuda sexu istorioez beterik daude. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.
Orduan ez banekien ere, Talmudek aholkatzen duena betetzen ari nintzen zintzo-zintzo: ezagutzen ez duzun hiri batera bazoaz, bakardadea arintzen dizun lehendabiziko pertsonarekin fidatu behar duzu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 184. orr.
Talmudak dioen bezala, urruti gertatzen diren gauzak kontatuko ditu gezurra esan nahi duenak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.
Hogeita hamasei liburuki ditu Talmudak, eta juduek ez dute ahaztu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.
Rab edo Rabbi (352-427), Surako Akademiako burua eta Babiloniar Talmudaren biltzaile nagusietako bat. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.
Horra hor Talmuden testuak dioena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 159. orr.
Talmudean ageri diren kontraesan eta bateraezintasunak lehen edo bigarren kausatik helduak dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.
Erasoak nonahi gertatu ohi dira: esbastikak Lyongo judu hilerriko 60 hobitan; Seine Saint-Denisen, talmud ikastetxearen inguruetan, "Allah Akbar" orroka gizon bat kipa zeraman gazte bati oldartu zaio. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 172. orr.