Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
talk-show iz telebista-programa, elkarrizketetan datzana.
Telebistan arratsaldeetako talk-show bat ematen ari ziren, eta tabernaria eta agurea hodi katodikoetan galduta zebiltzan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 259. orr.
Talk-show-ak, prentsa arrosako saioak, zapping saioak, kirolak, lehiaketak, reality-ak eta bideoklipak aztertzen dira. Berria - Harian 2005-12-04
Talk-show horietako bat zen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 166. orr.
Fox kateko Gerardo Riviera talk-show aurkezlea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 74. orr.