Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

talisman 1 iz ahalmen magikoak egozten zaizkion gauzakia, eskuarki zeru ikur bat irarria duena.

Sarritan, kuttun edo talisman bezala erabiltzen diren harribitxietan (Abraxas-harriak) zizelkatzen da izen hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 167. orr.

Irakasleengandik ezkutuan, talisman, amuleto eta beste babesgailu batzuen merkatu izugarria zabaldu zen berehala ikastetxean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.

Gerestaren hagina da giza harremanak mespretxutik, jelosiatik, mendekutik ateratzen dituen talismana.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 101. orr.

Ez zuen Mezuzah-rik, egia, baina haren ordez talisman bat ipini zuen errabinoak horman.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Tribuko aztia hiltzean, bere gorputzetik ile guztia, hortz eta hagin-letaginak eta azazkal denak aterata kendu, eta euria erakartzeko gailu eta talisman estimatutzat gordetzen dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.

Kutuna edo talismana baino areago bere bizitzaren estigma bilakatua zen perla hura aldamenean eduki ezean ezin zitekeen harrezkero momentutxo batez ere lasai egon gure gizona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 50. orr.

Bada zori ona sortzen duen gauzakiarentzako izena: kutuna, talismana; ez ostera zoritxarra dakarrenarentzakorik.  Berria - Kultura   2006-02-11

2 (hitz elkartuetan)

Garbi zegoen, hala ere, irteera hau ziurtatzeko ez zegoela konstituzio federal baten inolako talisman-aurreproiekturik. · Judueria historikoa diaspora zen, eta judu-ethos eta erakunde tipikoak [...] diasporak denboran zehar gizarte-talisman bihurturikoak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus