Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
talgo iz tren arin eta lasterra, bagoiak elkarren artean artikulatuak dituena.
"Eguerdiko Talgoa hartu, eta iritsitakoan hoteletik deitu" esan, eta eseki egin zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 97. orr.
Talgoak klaustrofobia eragiten dit, batez ere bidaiaren azken orduan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.
Egunero etortzen dira geltokira Correoari, Expresari edo Talgoari itxarotera, eta beraiek egokia ikusten dutenari lana eskaintzen diote. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 148. orr.
Gaur egun martxan dabilen Talgo 3 trena, Talgo 4rekin ordezkatuko dute, eta hiri batetik bestera iristeko, gaur egun baino 25 minutu gutxiago beharko dira tren berriarekin. Berria - Euskal Herria 2006-03-17